Kanpandegi kalea lau argazkitan

Egunero ibiltzen naiz Kanpandegi kalean gora eta behera.
Gaur turista bat ikusi dut errotuluari argazkia egiten eta neu ere errotuluari begira jarri naiz. Lau errotulu daude guztira, berdinak. Argazkiak egiten hasi naiz neu ere eta lau argazkiak oso ezberdinak atera zaizkit. Ez dirudi kale bakarrekoak direnik.
Kale bakarra, lau errotulu, lau giro. Egunerokotasunean ikusten ez dena hara agerian!

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Kanpandegi kalea lau argazkitan-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Pinpilinperpauxa, nabaritzen da hegan joaten zarela bazterrik bazter, apartako txoko eta ikusmoldeak ikusiz. Hamaika aldiz pasata nago Kanpandegi kaletik eta ez naiz inoiz lau giro horietaz jabetu.

    Kale honek zazpi ikusiak ditu, zuk aipatutako lauak eta beste hiru. Bertan Donostiako harresi zaharra baitago, hiria Nafarroako erresumako partaide zenekoa: gerra eta pakea. ELA-STVk bertan ere izan zuen Donostiako lehenengo egoitza: langileen aldarrikapenak. Azkenik, Legazpi6ren ekarpena: “balintza ta subjuntiboa, joder”.

  2. riantero2@gmail.com' egilea: RIKARDO

    Nahiz eta Kanpandegi kalea, berez, nahiko iluna izan, badu bere argi propioa. XX. mende hasieran, gaur egun Kai Alde dagoen tokian, donostiar askok euren ikasketak egin zituzten, EUSKARAZ jakina, haien artean gure aitak. Eta gaur egun, jubilatu animatu batzuk ere bai!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude