Kenia eta Tanzaniara safari-bidaia

 

Gure Maitena Kenia eta Tanzanian barrena ibilia da duela hilabete batzuk eta bere bidaiaren berri eman digu klasean. Hona zer kontatu digun:

Orain dela bi hilabete senarra eta biok Keniara eta Tanzaniara joan ginen. Herri horiek asko gustatzen zaizkigu. Gu joaten gara animaliak behatzera; hortaz, safariak egiten ditugu.
Safariak jeep batean gidari batekin egiten dira. Batzuetan beste bisitariekin eta beste batzuetan, aldiz, geu bakarrik. Gidariak oso ondo ezagutzen ditu kanpoak. Safaria egiten ari ginenean ez genekien gidariak nola norabideratzen zuen. Paisaia oso luzea da eta horregatik ez genekien non geunden.
Animalia asko ikusi genituen. Oso interesgarria da, adibidez, ikustea nola mugitzen dituzten hankak. Jirafek aurreko eta atzeko hankak, alde berdinekoak, mugitzen dituzte. Elefanteek, aldiz, ezkerreko aurreko hanka eta eskuineko atzeko hanka batera mugitzen dituzte.
Gu aurten iritsi ginen euriaren garaian. Parke batzuetan hainbeste euria egin zuen lurra urarekin estalita zegoela, laku bat bezala. Gidariak asmatu egin behar zuen errepidea non zegoen!
Batzuetan elefanteak edo jirafak errepide erdian zeuden, orduan itxoin egin behar izaten genuen beraiek leku utzi arte.
Nahi bada masai herria bisitatu daiteke. Tribu hori hasieran bezala bizi da. Gizonak oso altuak, argalak eta estuak dira. Esaten dute bere gorputza horrelakoa dutela haiek haragia jaten dutelako eta esne-behia odolarekin nahastuta edaten dutelako. Emakumeak txikiagoak dira. Haiek kolorezko bitxiak harriekin egiten dituzte. Tribu honetakoak abeltzainak dira. Txikitatik, jada, abereak zaintzen dituzte eta ikusi ahal dira ume masaiak, makila eskuan, abereak, behiak eta ahuntzak, gidatzen kanpoan.
Kikuyu tribukoak, aldiz, nekazariak dira.
Tanzanian ere safari asko egin genituen. Egun batean zubi bat gurutzatu behar genuen, baina iritsi ginenean ibaiaren emaria oso gogor zetorren. Gainera zubi erdian zuhaitz oso handia gurutzatuta zegoen. Pasatzea ez zen posible. Jende asko ertz batean eta bestean geunden ezer egin ezinik. Bat-batean gizon batzuk motozerra txiki bat, pala eta pikatxoia ere ekarri zituzten. Haiek adarrak mozten hasi ziren, enborra oso lodia zela-eta.

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude