Almendra, laranja eta koko trufa goxoak nola egin

laddu-trufas-miel-cocoBadatoz Gabonak, eta zuetako asko tripa   kontuekin pentsatzen arituko zarete akaso; aurten zer afaldu, zerekin txunditu bazkaldar eta   afaldarrak. Beno, ba gu, errezeta goxo bat ekarriz laguntzera gatoz. Gozoki bat aukeratu   dugu, baina gozoki osasuntsu bat. Izan ere, garaiotan azukre, gurin eta bestelako   gai astunak nagusi izaten dira gure plateretan. Aukeratu dugun errezeta egitek,o osagai gutxi eta gordinak erabiliko ditugu. Horrela, gure ez dugu bazkalondoko edo afalondoko astuntasunik izango. Hori bai, betiko txokolate zipitzak, glas azukrea, likorea edo fruitu lehor xehatuak erabili nahi badituzue eragozpenik ez!

Errezeta hau Odile Fernandez medikuak bere azken liburuan argitaratutakoa da. Errezeta klasikoak bezain goxoa, eta gorputzari kalte egiteko arriskurik gabea.

Osagaiak (15/20 trufa egiteko):

125 gr, almendra gordin (zurituta hobe)
50 ml. agave siropea (edo arroz siropea)
Laranja ekologiko baten azal birrindua
25 gr. koko lehor birrindua
25 gr. lino hazi txikitu

Prestaketa:

1. Almendrak beratzen ipini, ur epeletan, 24 orduz. Eskuz edo irabiagailuz txikitu, pixkanaka egin, hezeak daudenez ore oso trinkoa egin dezakegulako.

2. Gainerako osagaiak ontzi batean nahastu, eta pixkanaka almendra oreari gehitu.

3. Hozkailuan eduki ordu erdiz, hoztu eta gogortu egingo da, eta horrela samurragoa izango da bolatxoak egitea.

4. Bi koilaratxo erabiliz forma eman eta bolatxoak egin, akabera eskuz ematea da egokiena halere.

5. Koko lehor birrindutan pasa, kanpoko aldea zuri-zuri utzi arte.

6. Hozkailuan eduki, eta jan baino ordubete lehenago atera.

ON EGIN!

Egilea: Pintto
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude