Langile baten galderak liburu baten aurrean

Mikel Laboak hain modu ederrean kantatutako kanta hau bezalakorik ez da izango ziurrenik biharko eguneko aldarrikapenak girotzeko.
Galdera sorta luze hau irakurrita historian zehar gauzak gutxi aldatu direla ikusiko dugu; gaur guk krisia dugu ahotan baina Tebasen, Babilonian, Liman, Erroman edo Bizantzion ere izango zuten zer esanik…

Langile baten galderak liburu baten aurrean

Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?
Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek garraiatu ote zituzten harritzat haundiok?
Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,
nork jaso zuen beste hainbestetan? Lima distirant hura
eraiki zuten langileak, ze etxetan bizi ote ziren?
Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:
nora jo zuten harginek? Erroma bikain hura
garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen?
Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?
Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterik
ez ote zuen bertako jendearentzat? Alegiazko Atlantidan
berebat,
itsasoak irentsi zuen gauean, biztanleak ito zorian
oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei laguntza eske.
Alejandro gazteak India bereganatu zuen.
Berak bakarrik ote?
Zesarrek galoak menderatu.
Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?
Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere armada
urperatu zenean. Ez ote zuen beste inork negarrik egin?
Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.
Nork bestek zuen irabazi?
Garaitza bat orrialde bakoitzean.
Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?
Hamar urtez behin gizon haundi bat.
Nork ordaintzen zituen haren gastuak?

Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbat galdera.
Zenbat historia! Zenbat galdera!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Langile baten galderak liburu baten aurrean-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Bertold Brechten poema hau Laboak kantatua daukazue lotura honetan:

    http://www.youtube.com/watch?v=_1EJnwwvHh8

    Eta diktadura nazional-katolikoaren azken urteak behintzat ezagutu genuenok askotan kantatu genuen abesti ezagun hau, Don Francisco de Quevedo y Villegasena: ” Poderoso caballero es don dinero.”

    http://www.youtube.com/watch?v=q7EAK9xSCqs

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude