Lanzarote

Aste Santuan Lanzarotera joatea erabaki genuen, eguzkiaren bila. Negua nahiko gogorra izan da, eta beharrezkoa zen eguzkia ikustea. Nahiz eta bero handia ez genuen aurkitu, hemengo eguraldiarekin alderatuta  uda ematen zuen. Familia osoa joan ginen , bi umeak eta gurasoak. Orain dela urte batzuk, nire bikotekidea eta biok joan ginen umerik gabe deskantzatzera oposaketak egin eta gero. Baina  aurtengo plana oso desberdina izan da.
Bilbora joan ginen hegazkina hartzera eta hasi ginen arazoekin: gure  maleten pisuarekin. Arazo txiki hori izan arren, gustura hartu genuen hegazkina. Ni oso beldurtia naiz, baina umeekin disimulatu egin behar da, eta beraiekin jolasten azkar pasa zitzaizkidan bidaiako ia hiru orduak.  Arrecifeko aireportuan autobusa hartu genuen Playa Blancara joateko, gure hotelera. Nahiko handia zen hotela, eta iritsi ginenean jende gehiegi zegoela pentsatu nuen, baina gehienak kanpotarrak ziren (alemanak eta ingelesak besteak beste) eta beraien ordutegia oso desberdina da, eta ez ginen ia topo egiten beraiekin. Oso goiz jaikitzen ziren gosaltzeko eta toailak etzaulkietan jartzeko. Haien oporren helburua lehenengo ordutik azken ordura arte eguzkia hartzea zen. Horrela batzuk otarrainskak ematen zuten hainbeste eguzkitan etzanda!
Hotela oso ondo antolatua dago umeentzat: sei igerileku (bat ur beroekin), minigolf, kantxak, tenis jolasteko pistak… Haurtzaindegia badago eta atseden talde bat begiralekin ere bai. Egia da begiraleek ere inglesez hitz egiten zutela eta nire umeak ez ziren ausartzen beraiekin joatera.
Gure hotelaren ondoan hondartza txiki bat dago, baina handik hamar minutura Papagayo hondartzak zeuden, ur urdina eta berdea, garbi-garbia, eta hondarra txuria. Natura parkea da, eta ondo zaindua dago.
Hoteletik Playa Blanca herrira joateko pasealeku polita eta luze-luzea dago, itsasoaren ondoan lasai paseatzen joateko.
Baina Lanzaroten irla osoa polita da, eta mugitu behar da ondo ikusteko. Izugarrizko paisaiak dauzka bisitatzeko eta argazkiak ateratzeko. Guk kotxea alokatu genuen, eta goizetan irteerak egiten genituen, eta bazkaldu eta gero aprobetxatzen genuen hondartzara edo hoteleko igerilekuetara joateko.
Playa Blancatik sei kilometrora Janubio gatzaga dago, eta handik hiru kilometrora Los Hervideros. Han sumendien labak itsasora iritsi ziren eta bitxia da ikustea nola sartzen diren olatuak labak utzi zituen zuloetan.
Nire ustez Lanzaroten ikusgarriena Timanfaya parkea da. Kotxez haraino joan daiteke, baina hantxe autobus bat hartu behar da barruan ibiltzeko. Dena sumendiz beteta dago , eta paisaia izugarria da. Ilargia dela ematen du. Umeei asko gustatu zitzaien, ikastolan sumendiak ikasi zituztelako. Baina haiei gehiago gustatu zaie gameluz egin genuen paseoa.
Irlaren erdialdean La Geria dago. Mahatsak landatzeko sumendiko errautsak erabiltzen dituzte, eta lortzen duten ardoa oso berezia da (eta garestia).
Iparraldean Famara dago. Herri txiki bat da, baina hango berezitasuna iparraldeko haizea da, izugarrizko olatuak sortzen dituena surf eta katesurf egiteko. Handik kilometro gutxira kluba dago triatlonen entrenamendua egiteko. Hantxe urtero antolatzen dute munduko txapelketa eta leku guztietatik kirolariak joaten dira proba hori egiteko.
Iparraldean ere La Graciosa irla dago. Haraino txalupaz eguna pasatzera joan ginen. Herri txiki bat dago hirurehun biztanlerekin, baina merezi du hondartzak ikustea.
Lanzaroten ezin da ahaztu Jorge Manriqueren lana. Eta nola ez, Los Verdes kobazuloa eta Janubios del Agua ere bisitatu genituen, berak egin zituelako. Handik hegoaldera zegoen Jardin de Cactus, berak egina era berean.
Benetako oporrak izan ziren. Deskantsatu egin genuen, eguzkia hartu genuen, eta umeek primeran pasa zuten. Okerrena itzulera: lana hasi eta gainera eguraldi txarrarekin!!!
Pentsatu beharko dugu zer egingo dugun udan…

Amparo Asenjo, Ziablogaren ikaslea. Donostia.

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Lanzarote-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Ohartu al zarete familientzako hoteletan, haurrak oheratu eta lokartu ondoren dutxa- soinuak entzuten direla gela haietan…?

    Badago esaera zahar bat emakumeei gustatuko zaizuena. “Eguzkiak burua moteltzen, potroak berotzen.” Ba, neguan hotzak burua hoztu arren…

  2. egilea: pepelu

    Ni ere Lanzaroten egon naiz baina esan behar dut nire hotela alemanez beteta zegoela eta ezin nuela ezer urletu. Paisaiak ederrak dira, eta benetan gomendatzen dizuet hara joateko!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude