LION

Lion_(2016_film)Lion umea galdu zen eta 25 urte geroago bere ama bilatu zuen.
Urtero 80.000 ume galtzen dira bere familiengandik; gehienak desagertzen dira eta gurasoek berriro ez dute ezer jakiten haiei buruz.
Saroo Brierley, australiano bat 35 urtekoa ume galdua izan da, bere kasua kontatua izan da liburu batean. Bere izenburua da “Un largo camino a casa”, oso berezia eta zoragarria da eta oinarria izan da pelikula egiteko. “Lion”, filme hau, sei Oscarretarako hautagaia da.
Saroo 1981an jaio zen Khandwan, Madhya Padreshen indiako estatuan. Lau anai-arreba ziren, oso pobreak; bere aita musulmana zen eta ama hindua.
Bere amak arduratu behar izan zuen, bere aitak (senarrak) utzi egin zituelako. Ama eraikuntzan hasi zan lanean, harriak buruan eramaten eguzkitik eguzkira. Umeak argalak gosearengatik eta pizkorrak, eskean ibiltzen kalez kale eta janaria lapurtzen zuten. Amak eta seme-alabek asko maite zuten elkar.
Zaharrenak 10 urte zituenean hasi zen trenbagoiak garbitzen eta egun batean Sarook 5 urte zituenean Burhanpurko geltokira eraman zuen. Nahasako banku batean utzi zuen eta lo hartuta geratu zen. Esnatzean, urduri eta nahasita bere anaia ez zuelako ikusten, bagoi batera igo zen. Kuluxka egin ondoren konturatu zen trenak aurrera egiten zuela, 14 ordu eta 1500 Km geroago Calcutara iritsi zen.
Saroo trenetik jaitsi zen eta bizirik atera zen lur zoruan aurkitzen zuena janez eta ahal zen tokian lo eginez, bakarrik eta kaleetan ikaratuta.
Amak semeak bilatu zituen denbora luzean, Gudduren gorpua hurrengo egunean aurkitu zuen erditik moztuta trenbidean Burhanpur geltokian. Baina txikiari buruz ez zuen ezer inoiz jakin. Sarook umezurtztegian bukatu zuen eta hilabete batzuk geroago Australiako familia batek adoptatu zuen.
Zoriontsu hazi zen, baina bere jatorriaren oroigarriak galdu gabe. Bere bihotzean ideia jarri zitzaion “egunen batean amarekin eta anai-arrebekin elkartuko naiz”.
2007an Camberrara ikastera joan zenean ikasle indiar asko ezagutu zituen. Horien laguntzarekin, Lisa bere emaztegaiarekin, bere gurasoekin (haren alde beti agertu zirenak) eta zituen oroitzapenekin, bilaketa hasi zuen.
Googleren nabigatuz bost urte ondoren Ganesh Talai aurkitu zuen, txikitan bizi izan zen gunea. Horrela, hogei eta hamar urterekin, Sarook bere jatorrietaranzko bidaia hasi zuen. Hizkuntza jakin gabe, baina argazki batzuen laguntzarekin bere familia aurkitu zuen.
Horrela jakin zuen bere amak ez ziola inoiz bilatzeari utzi. Historia gutxik izaten dute amaiera zoriontsua, baina honek izan zuen:
Bi amak besarkatzen, begietako malkoez, maite izandako semea partekatzen.

Mertxe

Egilea: Pintto
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat LION-ri

  1. a.arrieta.maia@terra.com' egilea: Ana Mari

    Oso ondo egina dago. Nik ikusi det pelikula eta ,merezi du ikustea eta Mertxeri Zorionak lanagatik. Ze maila handia! Muxu handi bat eta mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude