Mari-pomelo

Mari-pomelori buruz idatzi nahi dizuet gaurkuan. Zein dan mari-pomelo? Ba, zuek earki asko ezagutzen dezuen personaje bat; bai, bai, seguru nago iya danok ezagutzen dezuela mari-pomelon bat. Oain batipat, rebajak hasita daudenian.

Kontxu Odriozolari aittu niyon aurrekuan telebixtan eta ezin konformego geratu nitzan berakin. Erropa dendetan dependienta lanian aritzen dan emakume petral, ozpiñ, desagradable eta lehor hoyetxek dira gure mari-pomeluak. Kontxuk earki esaten dun bezela ematen du neska hoyek kilo erdi pomelo gosaltzen duela! Nahitare, ezin leike pertsona horren mikatza izan!

Juten zera zu prendatxo bat erostera, deskuento garaya dala aprobetxatuz, zerbait galdetzera arrimatzen zea eta dana da zakarkeriya, ezin zaye laguntzekorik eskatu. Purrusta eta kontestaziyo lehorra: ez da giro izaten hayen onduan! Ez det uste neri bakarrik gertatu zaitenik holakorik, zuek ere izango dezue pasadizon bat kontatzeko.

Behiñ akordatze naiz gure ahizparekin nola jun nitzan alkandora bat eostera Donostira, denda ez nua deklaratzea, eta nola hantxe agertu zan gure jira bueltan mari-pomelo. Ahizpak eskatu diyo ba alkandora, eta hura zan haixia harena ze talla behar gendun galdetzerakuan! Bueno, nabarmena da gu ez gerala talla txikitan kabitzen dian hoitakuak, baño ez dago burlan ibilli beharrik! Hasi da alkandorak probatzen eta bat ere kabitze ez, bueno, kabittu bai baño lotu eziñ. Halako batian buruba probadorian sartu ta guztiz kortante hor galdetu zun “zemouzzzzzz?” eta gure ahizpak “bueno, titik etxian utzita etorri izan banitza ondo, kabitzeko moun”. Ufaka eta marmarrian aldeiñ zun.

Etzun besteik meezi!

Berriz sekula ez giñala bueltatuko juramentuba egin eta dendatik maldiziyoka atera giñan, baño gutxi iraute digu setak, segittun bueltatzen baigera. Lanbat hontan egualdi txarra badeu, hantxe izango gea dendaz denda.

Holaxe ba, abixatuta geratze zerate. Argi ibilli mari-pomeluekin!

 

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Mari-pomelo-ri

  1. egilea: e-pistola

    Zuek e dendara arrastaka sartzen diran hoietakuak al zeate? Ze gogoan izan rebaja onenak lurrian eoten diranak izaten dirala (Kontxuk dixit).

  2. garbine@legazpi6.com' egilea: Pinpilinperpauxa

    Bai gizona, gu gerritatik ondo gabiltzak oaindik eta arrazoi dik andre honek, jenerorik onena lurrian botata egoten dek askotan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude