Mitxoleta

mitxoletakMaite ditut mitxoletak! Uda ekartzen didate gogora. Uda lasaia, egun luzeak, eguzki beroa, arnasa sakon hartzeko aukera, eta zelaiak. Zelai luze eta zabalak. Mitxoletek koloreztatutako zelai, luze, zabal eta lehorrak. Baina mitxoletek alaituak.

Horregatik ekarri nahi ditut mitxoletak blog honetara. Izan ere, batzuetan kosta egiten zaigu hizkuntza berri bat ikastea. Udako zelai zabal, luze eta lehor horietako bat bezala irudikatzen dugu hizkuntza berri horretan komunikatzeko gai izango garen egun horretarainoko bidea. Baina bidean milaka mitxoleta topatuko ditugu. Eta mitxoleta horiek beste milaka altxor gordeko dizkigute barnean: kontu xaharrak, istorioak, ipuinak eta pasadizoak.

Nola? Oraindik ez dakizula zer den mitxoleta? Bada, kolore gorri biziduneko loreak dira. Nonbait, eragin lasaigarria dute. Horrela ba, lasaitasuna eta erosotasuna sentitzea izango da blog honetako mitxoleten eginkizuna; euskaraz ere lasai eta eroso komunikatzeko gai garela erakustea.

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude