Mutrikuko herria, Mutriku maitia…

Nere etxian beti izanga hondartza zaliak. Udan, igandero, egun osua, Lekeitxioko, Orixoko edo Mutrikuko hondartzan pasatzen giñun. Amak, frigorifiko laranja eta beige batian entsalada eitxeko tomatiak, letxuga, arrautza egosixak, ardo fresko-freskua eta abar sartu eta han juten giñan laurok, aitxa, ama, nere ahizpa eta laurok siento beintixietian. Igande politxenak Mutrikuko hondartzan pasautakuak izan zian. Bertan ikasi nun igerixan eitxen, tanborretik uretara salto eitxen, nere lagun baten anaixak olagarruak arrantzatzen zitxun eta nere ahizpak aberixaren bat eitxen zun: haitzekin ebakiren bat belaunian edo auskalo zer! Garai hartan Mutrikuko hondartza oso politxa zan: salbajia, txikia, herrikoia… Gaur egun, ordia, sentitzen det mutrikuarrengatik, baña bere enkantua galdu dabala iruditzen jat. Zertarako ein dabe mostruo handi hori? Zertarako kanpoko piszina? Lehen politxaua zan. Hala ere, nahiz eta Zarautzen bizi, urtian behin, gutxienez, Mutrikura jutan naiz, kanpoko piszinatik tanborreraino igeri eitxera.

 

Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

3 erantzun Mutrikuko herria, Mutriku maitia…-ri

  1. riantero2@gmail.com' egilea: RIKARDO

    Nik uste dut oraindikan Mutrikuko hondartzak bere xarma duela.
    Horrexegatik maizago joan behar dezu egiaztatzeko.

  2. egilea: e-pistola

    Egualdixak laguntzen badau, ….

  3. egilea: belen

    Saiatu, saiatuko naiz, baña kostauko jat. Izan ere, uda motza eitxen jat kostaldeko playa guztixak bisitatzeko. Ah!!! Detailletxo bat. Mutrikuko herria, Mutriku maitia Madalena bizperako tanborradan kantatzen den ereserkiaren titulua dala jakinarazi nahi dotsuet.

    Gipuzkoako txoko txiki bat
    baña bihotz handia
    ……

    Bertako jaixak, gaztia nintzala, inguruko onenak iruditzen jatazen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude