NOE, MALLANDAIN BIARRITZ BALLETA

NOE

NOE ikuskizuna ikusten lehenak izateko aukera eskaini digute Eskolatik Antzokira programaren barruan Legazpi 6 euskaltegiko irakasle eta ikasleoi (eskerrik asko, Nagore!).

Izugarri gustatu zaigu ikuskizuna eta horrela adierazi digu Josefinak:

“Gaur ikusi dugu Victoria Eugenian Madalain Balleta.  NOE mundu berriaren jaiotza. 18 dantzariek, denek dantzatzen dute pertsona batek bezela, danak elkarrekin lotuta. Bere mugimenduak berdinak, armonikoak eta bere gorputzari musika jarraitzean uzten diote. Pixkanaka-pixkanaka, bere itxura aldatzen dute beste munduan sartzeko.

POLITA, EDERRA ETA ATSEGINA.
Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun NOE, MALLANDAIN BIARRITZ BALLETA-ri

  1. a.arrieta.maia@gmail.com' egilea: Ana Mari Arrieta

    Ballet biarritz-noe-malandain
    Hemezortzi neska-mutil dantzan.
    Noe.aspaldiko historia.
    Munduan jende gehienak gaiztoak izan zirela-eta, zigor bezala uholde izugarria antolatu zuen jainkoak.
    Noe eta bere familia bakarrik salbatu ziren; animalia mota asko ere bai itsasontzi handi batean.
    Dantzariak ,denak eserita hasi ziren, baina egia esango dut ,nik ez dut ezer ulertu. Dantza oso landuta zegoen, musika uste dut latinez, eta arropak, ileak… dena oso ondo.
    Bat-batean arropa guztia kendu eta biluzik bezala geratu ziren bakarrik malla soinean, denak pega-pega eginda bere gorputzari.
    Umeak garrasika hasi ziren, teatroko umeak.
    Oso laister pasatu zen denbora,eta bukatu eta gero,nongoa ,adina eta ,dantzariak banan-banan esan zuten, izena eta zenbat urte zituzten malandain dantzatzen; gehiena daramatzatenak frantsesak; donostiar bat, espainakoak ere bai;mexikar bat, japoina bat eta abar,
    Oso ondo iruditzen zait horrelako gauzak ikustea, luxu haundia izan zen.
    Milla esker antolatzaileari eta gure andereño Maiteri muxu haundi bat!

    Ana Mari

  2. jesunati@gmail.com' egilea: Jaione

    Goiz bikaina Victoria Eugenia antzokian!!! Biarritz Mallandain danza taldearen “NOE” lana ikusi genuen, argumenturik gabe, sinbologia dantzen zehar, GIZAKIaren JAIOTZA BERRIA begietsi genuen. Emanaldi zoragarria eta sakona izan da.
    Oihala altxatzen da eta, dekoratu gabe, agertokian dago, bakarrik eser-leku luze bat, 18 dantzari eserita daude, arropa arruntak dituzte soinean, koreografia hasten da.”UHOLDE NAGUSIA”, olatuak dantzaten ari dira, abere pare desberdinak, haien mugimenduak desberdinak dira, batzuetan mantxo eta besteetan oso azkar. BiKOTE berezi bat agertzen da, NOE ETA BERE EMAZTEA , zuri beltzezko tunika jantzita, dantza astiro eta sakona, oso indartsua egin zuten. Bitartean, antzerlan osoan, musika ederra entzuten da Rossiniren “AINTZA MEZA”. Aldaketa garrantzitsua azkenean…”BERPIZKUNDEA”…. Dantza talde osoa biluzik agertzen da. Bizitza berritu da. Dantza oso abstraktu baina ederrak eskaini zizkiguten.
    Asko gustatu zitzaidan lan hori, izugarri gozatu nuen
    JAIONE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude