Nongo euskaran ari gara? Ezetz asmatu!

Ikasturtea hasita, taldeei tamaina hartzen ari naizela, betiko galdera eta zalantzekin etorri zaizkit ikasleak aurten ere. Euskara herdoiltzen ari zaiela esanez, aditzarekin ari da borrokan gehiengoa eta tartean deklinatzen ahaztu zaiola esaten duenik ere bada. “Ezer larririk ez” esan diot neure buruari, baina hara hor datorren nire onetatik ateratzen nauen komentario mota: “Matxardea” hitza oso arraroa da, bizkaiera da ezta?”. “Ez ba, ez da bizkaiera, gipuzkera da! Ezetz asmatu nongoa den?”. Horrela hasi gara jolasean, lehian, eta hiztegia aberasteko ariketa bat sortzea pentsatu dugu.
Hamar hitzeko hiru zerrenda emango dizkizuegu eta zuek Gipuzkoako zein hiru herritan erabiltzen diren esan beharko diguzue!

1. HERRIA:____________

HITZAK:
matxardea
lepazamarrekoa
muxajea
maixiatu
zesuma
kuxidadea
pikotsen
etxekonak
oiñazkarra
sobrare

2. HERRIA:____________

HITZAK:
okana
kirikixua
txintxiña
matxingorringua
petriña
izuzkixa
lokarraza
trikitxin iñ
itxungita
bialekua

3. HERRIA:____________

HITZAK:
bebarrue
zanpana
antxintxikalaixe
eldarra
xapitulie
kirixuk
mozkotie
mangaixue
merixue
maxixatzen

Datorren astean emango ditugu erantzunak. Hitzen esanahiaren inguruko oharrak ere egin ditzakezue. Anima zaitezte eta bidali erantzunak!

 

 

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude