Nork beriai eutsi, ez izan zalantzaik

Jun dan astian, familixiakin bazkaltzen nenguala, euskalkixei buruz hitz eitxen jardun nun aitxa eta amaginarrebakin. Haiek esaten zeben Tolosakua oso euskara politxa dala eta Zarauzkua, beno haiek hitz eitxen zabena, kaskarra.

Nik esan notsen, guztixak gustatzen jatazela. Izan ere, hizkerak nun jaiotakuak edo nun bizi izandakuak geazen esaten dabe. Ni, adibidez, nahikua zarauztartuta nauan arren, zarauztar batek badaki ni ez naizela zarauztarra, baña ez daka oso argi nunguan naizen. Izan ere, ama osintxuarra det, lehen dot esaten naban, eta berak gipuzkuako bizkaieraz hitz eitxen dau eta aitxa elgoibartarra da eta erdialdeko euskaraz aitzen da. Ez al dao gauza aberasgarrixagorik?

Zer esan nahi doten honekin guztixakin? Bada,  ahal dan neurrixan, saia gaitxezela geuria mantetzen, eskolak eingo baidau euskara batua zabaltzeko lana. Eta euskara ikasten ai diazenei esango notsake, lasai hartzeko hasieran kostatzen bada ere, gero dana ulertzen dala, euskalkixetatik asko daola ikasteko: espresio freskoak, umorea, galtzear dauden hitzak…

 

 

 

 

Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude