Old Trafford-eko kronika

 

estadioabetetzenBadira bi aste Errealak Manchesterren Champions-eko partidua jokatu zuela, eta gaur itzulikoa jokatuko du Donostian (Anoetako Estadioa 20:45). Ingalaterrara sei mila zale inguru joan omen ziren, eta haien artean ziren gure euskaltegiko bi ikasle ere. Hona hemen kronikak eta argazkiak!

Goizean goiz, Amara eta Anoeta inguruak jendez beteta zeuden. Han hartu genuen autobusa Forondara joateko. Pio XII.etik bakarrik bederatzi autobus atera ginen, eta goizeko 5:15etan Gasteizen ginen jada; han sei hegazkin zeuden itxaronaldian.

45 minutu berandu aireratu ginen, pertsona bat dela-eta. Eroski Bidaiak-ekin gaizki-ulertua izan zuen, eta ontzirako txartela eskuan izan arren, lurrean geratu zen. Gero jakin genuen Txirrita Peñakoekin joan zela, haiek leku bat libre zeukatelako. Ustekabeko bat.

Gipuzkoako zati bat, eta munduko beste hainbat tokitakoak ere bai, Manchesterreraino joan zen. Egun batez poza, dibertsioa eta grinaz gozatu genuen. Hiriaren izkina guztietan zaleak geunden. Manchesterreko jendeak harrituta begiratzen gintuen, eta mugikorraren bidez grabatzen gintuzten.

Taberna batzuetan garagardo marka batzuk amaitu egin ziren, eta beste batzuetan plastikozko edalontziak erabiltzen hasi ziren. Beste taberna batzuetan berriz ez zuten sartzen uzten, tabernak jende hartzeko duen gaitasuna bete egin omen zen.

Polizia ere festara batu zen, nahi zuten pertsona guztiak argazkiak ateratzen aritu ziren haiekin.

Partiduari buruz esan, nahiz eta errealitate kolpea minutu eta erdian iritsi zen, guk partidu guztian zehar animatu genuela.

Berandu itzuli ginen; triste, nekatuta eta etsita, baina, kalejirarekin. Partiduaren ondoren ere giroa zegoen. Bidaiak merezi zuen!

Susana Gomez Sundström. Pinpilinperpauxaren ikaslea.

Duela bi aste Errealak jokatzen zuen Champions-eko partidua ikustera joan ginen Manchesterrera. Ni zuzenean hegazkinez joan nintzen Bilbotik. Gure hegazkina irteeran atzeratu egin zen, dirudienez pilotuaren aita hil zen egun horretan, eta beste pilotu bati deitu behar izan zioten bere ordez.

Azkenean, hiruretan iritsi ginen Manchesterrera, eta motxilak hotelean utzi eta gero, erdialdera joan ginen giroa ikustera, eta pintak edatera. Giro handia izan zen erdiko gunean, errealzaleok garagardotegiak betetzen genituen, eta kanta eta animatu etenik gabe egin genuen.

Seiretan kalejiran sartu ginen, a zer kalejira ikusgarria! Old Trafford futbol zelaiara joateko sei mila errealzaleok Manchesterreko erdialdea, kaleak eta errepideak konkistatu genituen.  Ingelesak asko harritu ziren hainbeste errealzale ikusita.

Old Trafford futbol zelaia izugarria da, eta barruan giro handia zen. Partidu hasieran Errealak oso urduri jokatu zuten, eta Manchesterrek Errealaren akats handi bat aprobetxatu zuen gol bakarra egiteko.

Ez zitzaidan axola izan partiduaren emaitza, ongi pasatu genuen, eta Errealaren zaleak oso handiak garela konturatu nintzen. Hurrengo egunean goiz osoa eduki genuen Manchesterreko erdialdea ezagutzeko eta erosketak egiteko.

Ah! Eta kalejiran Susana ikusi nuen!

Iñigo Abad Etxaniz. Pinpilinperpauxaren ikaslea.

Azpiko lau argazkietan ikusiko dituzue bidaiko hainbat momentu: Forondako aireportuko argazkia, hegazkina iritsi zain egindakoa, errealzaleak Old Trafford-era iristen, estadio sarreran ikusitako oharra (hiru hizkuntzatan, euskaraz ere bai!) eta kaleko giro ezin hobea.

aireportuan

estadioakanpotik

euskarazko_oharra

kaleahorizontala

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude