Olo eta txokolatezko galletak

Galletas de avena con chips de chocolate1

Kutixiren bat eskatzen dizula gorputzak? Sukaldean saltsan aritzeko gogoz zaudela? Hara ba hemen zuretzako moduko errezeta gozoa!

OSAGAIAK:

150 gr.olo irin osoa edo integrala
100 gr. olo maluta osoak edo integralak baina finak
50 gr. azukre beltza
Bainilla goilarakadatxo bat
Legami goilarakadatxo bat (gozogintzarako legamia)
Ekilore olioa, goilarakada bat
Ezti goilarakada bat
Esnea, edalontzi erdia
Txokolate pipitak (50gr. edo 75 gr. norberaren nahien arabera)

PRESTAKETA:

Osagai lehorrak nahastuko ditugu lehenik. Beste ontzi batean gainerantzeko osagaiak nahastu eta irabiatuko ditugu. Irabiagailua erabiliz guztia nahastuko dugu ore itsaskor bat lortu arte. Azkenik txokolatea gehituko diogu. Txokolate pipitak lortzen ez baditugu kakao maila oso altuko txokolate tableta bat har dezakegu eta labana batekin zatitxoak egin.

Forma polita emateko gomendio bat: orea borobildu eta luzatu, plastikozko film paperean bildu eta ondoren izozgailuan sartu. Ordu erdiz bertan eduki eta o labana batekin zati borobilak egin eta forma eman.

Labea piztu 180ºtan eta hamar minutuz berotzen utzi. Erretiluan ipini galletak, aurretik gurinez igurtziko dugu badaezpada, bestela gero itsatsita geratuko zaizkigu. Laberako papera duenak paper hori erabil dezala.

Hamar edo hamabost minutuz eduki labean eta kitto. Beltzaranagoak nahi dituenak labea itzali eta beste ordu laurdenez eduki bertan. On egin!

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude