Ondarruko txangoa

portuan2Ikasturteari amaiera emateko urteroko txangoa egin behar eta toki ezin aproposagoa aukeratu genuen, Ondarroa. Eguraldia ere aparta izan genuen, aurreko astean hezetasunak jota kexaka ibili ondoren eguzki beteko egun ederra izan baitzen asteartekoa. Donostiatik Debaraino trenez eta handik Ondarroara autobusez joatea zen gure asmoa baina hara non autobus gidari ipurterreak alde egin zigun Deban!
Hamaiketakoa eginda konpondu genuen ezustekoa… Ondarroara iritsi eta beste autobus bat  Gardotzako industrialdera joateko, bertan HEISA kontserba lantegia bisitatu genuen.

kontserberan4Atuna latetan ipintzen ari ziren emakumeak, arratsaldean antxoa iritsi zain.
konserberan2

 

 

 

 

Bisita atsegina izan zen eta lan nola egiten duten ikusi ahal izan genuen baina edonola ere lan gogorra eta desatsegina iruditu zitzaigun gehienoi.

 

mantalak

 

Kontserba lantegian hainbat detaile txikiri erreparatu genien, plastikozko mantalak zintzilik eta lerrokatuta nola jasotzen zituzten esaterako.

aulkiak

 

 

 

Langile bakoitzak bere aulkia, hemen ere euskaltegian bezala nork bere tokia dauka!

 

 

portuan1

 

 

Ondoren Ondarroara itzuli eta zuzenean portura, izan ere antxoa enkantea ikusteko aukera polita eman ziguten.

enkantea1

 

 

 

 

Gehienoi ulertezina egin zitzaigun baina hiru itsasuntzi galiziar sartu zirela ikusi genuen.

antxoa

 

 

Guk arrandegian ordaintzen duguna baino askoz ere merkeago erosi zutela ere ikusi genuen baina antxoa ederra zen benetan, begira bestela!

 

 

Ondoren Sutargi jatetxera joan ginen, Zubi Zaharraren pare-parean. Famatu egin da azkenaldian bertako atun takoarengatik, garai batean Penalty tabernarena zen errezetarengatik. Bazkari bapoa eta goxoa eman ziguten bertan, berriro ere itzultzeko gogoz geratu ginen, bai horixe!

Gehienek goiz alde egin zuten baina bakarren batzuk hondartza aldera joan ginen halako eguraldi ederraz gozatu asmoz. Moby Dick-eko terrazan egon ginen eta ia-ia autobusak alde egin zigun berriro ere!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Ondarruko txangoa-ri

  1. egilea: KomaHantxe

    Ai! Eta beste batzuk azterketak zuzentzen!
    Gure patuaren tristea!

  2. riantero2@mail.com' egilea: RIKARDO

    Aspaldian legatza prestatzen zuten, eta orain “ATUNA”?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude