ONGI ETORRI 2018-2019 IKASTURTERA!

Ikasturte berria martxan

 

2018-2019 IKASTURTERAKO ERREZETA

 

Hastera goaz 2018-2019 ikasturtea, eta, lagungarri gisa, gure ikasle Anjelek errezeta ederra helarazi digu, murgiltzera goazen langintzan hobeto moldatu ahal izateko.

MILESKER, ANJEL  eta ON DEGIZUELA GUZTIOI!

EUSKARA IKASTEKO ERREZETA:

Euskara jakitea gustatuko litzaizuke? Guk lagunduko dizugu gure errezeta majikoarekin.
Osagai nagusia euskaltegia da, jakina!
Egunero joatea komeni zaizu euskara zaporetsu eta elikagarria lortzeko. Saltsa ona prestatzeko, denbora behar duzu, ez ahaztu, batez ere etxekolanak egitea egunero-egunero. Ulermena hobetzeko bota irrati minutu batzuk; egunero hamabost nahikoak dira.
Noizean behin, jakia dastatu behar duzu, eta zure euskarari soltura pixka bat falta zaiola nabaritzen baduzu, saiatu kalean hitz egiten ahal duzunean. Asko hobetuko da eta lotsa-zapore mikatz hori guztiz desagertuko da.
Bukatzeko, aberastasun pittin bat lortu nahi baduzu, liburuak erabili behar dituzu. Edozein motatakoek balio dute. Astean bitan, hamar bat orrialde gehitzeak dotorezia ukitu bat emango dio zure gisatuari.
Ausartuko al zara? Bai, noski!
Gogora ezazu beharrezkoa dela aditzak errepasatzea platera puntuan ateratzeko, eta hasi lehenbailehen.
                                                    ON EGIN!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

4 erantzun ONGI ETORRI 2018-2019 IKASTURTERA!-ri

  1. egilea: Eli Altuna Zurutuza

    Biribila benetan! Orekatua, etxeko produktuez egitekoa, erraza… Ona sukaldariarentzat nahiz denontzat!

  2. egilea: J.U.A.

    Mila esker zure aholkuarengatik! Martxan jarriko dugu eta kurtso bukaeran esango dizugu nola joan den.

    Sukaldari bikaina dirudizu!

  3. egilea: C.C.C.

    Kaixo Anjel:
    Zure errezeta dastatzen hasiko gara, baina ez dakigu denbora izango dugun zure aholku guztiak sukaldatzeko. Gogor lan egingo dugu zapore onena lortzeko.

  4. egilea: M C ( zure koinata)s

    Euskara ikasteko errezeta magikoa benetan !
    Osagai bat falta zaio, hots, sukaldatzeko gogoa edukitzea. Jatea gustukoa dut baina ez sukadatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude