Oporretako uneak

collage-2014-09-25“Cuando la copa de los sueños está vacía
y miles de abejas jugando
en las tripas me roban las noches.
No me dejes solo que ahora soy tan pequeño
y cuando despierto de una pesadilla nada cambia
todo sigue igual

Abrázame, abrázame…
y no me digas nada
que esta tristeza no me abandona
y este miedo duele más”

“Abrázame”
Doctor Deseo

Horrela hasi nituen oporrak, kontzertu batean, aipatutako abestiko letrak goxo-goxo dantzatuz….
Ondorengo egunetan Euskal Herritik kanpora joateko aukera izan dut eta leku berriak ezagutu, janari goxoak dastatu, bertako jendea ezagutu eta abar.
Egun horiek igaro eta gero Euskal Herriko hainbat txokotan ibili naiz, batzuk berriak, besteak behin eta berriz itzultzen naizenak urtean zehar. Gustuko dut nire ingurua ezagutzea, hain turistiko ez diren lekuetan pasiatzea, herri txikitako jendearekin hitz egitea, bide berriak aurkitzea….
Uda honetan hori egiteko parada ere izan dut eta egia aitortu behar dut: nahiz eta leku ezagunak izan, beti zerbait berria aurkitzen dut!
Egun hauetako une batzuk jaso ditut eta hona hemen argazkiak! Ea lekutxoren bat ezagutzen duzuen…

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude