Oriora oinez, aste honetako txangoaren kronika

paisaia zoragarriaAste honetan, azaroaren 3an, astelehenean, txangoa egin genuen Oriora. Hainbat ikasle bildu ginen, jubilatuak guztiak, aurtengo ikasturtean Amaran ari garenak. Irakaslea, Maite, gurekin genuela txango ederra egin genuen. Egia esan, ez genuen aurreko egunetako eguraldi argi eta haizetsurik izan, baina guk gogo izugarria genuen egunpasa polita egiteko, eta halaxe egin genuen!

Ezeiza tabernan elkartu ginen, 9:30etan. Zazpi lagun hasi ginen txangoa oinez egiten, Erregeneatik behetik gora.Beste taldea, autobusez igo zen Igeldoko kanpinera; kanpinetik hamaiketakoa egitera Orioko Bentetara joan ziren, eta handik, oinez, Oriora.

Hasierako zazpikoteak, poliki-poliki, Donostia eta Orio arteko bide ederrean aurrera jarraitu genuen. Eguraldi aparta izan genuen, oso ona ibiltzeko, eta mintzapraktika ederki landu genuen.

Itsasoa beti lagun, paisaia oso polita zen: zelai, baserri eta baso zoragarriak ikusi genituen, Orioko hondartzara iritsi bitartean.

21 lagun elkartu ginen bazkaltzera Orioko Muskuilu-Harria elkarte berri-berrian, kaiaren ondoan. Eta Maiteren anaia Gaizkak prestatu zigun bazkari aparta: piperrak mojamarekin, onddoak arrautza gorringoarekin eta izokina barazkiekin; brokolia, azenarioak, kuiatxoak, tipula eta abar, saltsa bereziarekin. Oso-oso ona. Postrea, txokolatezko musa; oso ona hori ere.

Edateko txanpaina ,txakolina, sagardoa eta abar. Bapo geratu ginen.

Mila esker Maite eta Gaizkari eta Josuri, elkarteko bazkideari, eta baita nire euskarako ikaskideei ere.

Nahi duzuenean, berriz, errepika dezakegu!

Ana Mari Arrieta, Ziablogaren ikaslea

bidean gora

 

 

 

 

 

 

 

bidean behera

 

 

 

 

 

 

 

sarrerakoa

 

 

 

 

 

20141103_105338

 

 

 

 

 

izokina

 

 

 

 

 

 

bazkaltzen

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude