PASADIZO BELDURGARRIA

Gure bizitzako pasadizo beldurgarriez aritu ginen behin klasean, eta Kristinak kontatu zigun pasadizoa gogoratuko dugu gaur. Berak eta bere lagunak bizi izan zuten pasadizoa, Donostian, Aberri Egun batean.

Orain dela asko urte, nire laguna eta biok hamahiru urte genituenean, Aberri Egunean etxean esan genien mezatara gindoazela baino manifestaziora joan ginen: “MANIFESTAZIO DEBEKATUA”.
Garai hartan manifestazioak espaloietan izaten ziren. Manifestazioak beti Askatasunaren ibilbidean ziren. Espaloiak jendez beteta zeuden. Jendea isilik bazegoen ez zen ezer gertatzen, baina norbaitek oihuren bat egin zuen eta polizia kargatzen hasi zen. Jendea korrika hasi zen. Nire laguna eta biok ihes egin genuen Banco Guipuzcoanotik eta plazatxoan ni topatu nintzen gizon batekin. Gizonari bere jaka ireki zitzaion eta gerrikoan pistola bat ikusi nion. Ni mugitu gabe gelditu nintzen, zur eta lur eta bera ere bai.
Gero baztertu egin ninduen bere eskuaz.
Gertaera hura niretzat oso beldurgarria izan zen.

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude