Pasaiara, Ulian barrena

DSCF1009Txango polita egin dugu aste honetan Legazpi 6 euskaltegiko hainbat ikasle eta irakaslek. Amarako “Gure Egunsentia” zaharren-egoitzako ikasleek antolatu zuten irteera, eta baita ederki egin ere! Astelehenean, goizeko 10:00etan elkartu ginen Ategorrietako erlojuan. Handik, Ulian barrena, San Pedrora joan ginen, eta bertan bazkaldu genuen, Sanpedrotarrak arraun-elkartean. Baita bapo bazkaldu ere!

baleen talaiaUliarako bidea sasoi betean egin genuen. Tarte horretan, Uliako Mari ospetsuaren etxea izandakoa ikusi genuen. Behin parkera iritsia, behin ere errota izan ez den Errota ikusi genuen, eta, aurreraxeago, Baleen Talaia. Bertatik ematen omen zuten abisua garai batean balea Donostiara inguratzen ari zela ikustean, sua piztu eta kearekin zeinuak eginez.

DSCF1006Uliako interpretazio zentroan ere izan ginen. Bertan, Ikerrek Uliako landare eta animalien inguruan hitz egin zigun. Kanpoan, parkearen historiaren berri eman zigun. Errota izan ez zen Errota jatetxea izan zela azaldu zigun, adibidez. Bestalde, Erregearen haitzera eraman, eta taldeko argazkia atera zigun. Amaitzeko, Belle Epoque garaiko istorioak kontatu zizkigun: Uliako parkeko teleferiko ospetsuaren arrastoak ikusi genituen!

la platako itsasargiaIker agurtu eta aurrera jarraitu genuen, San Pedrorako bidean. Kontu-kontari ibili ginen, eta kostako paraje ederrak ikusteko aukera izan genuen, eguraldia lagun. La Platako itsasargia distiratsu ageri zen tontorrean, ilargiaren argi faltarik gabe, eguzki printzak zabalduz. Handik aurrera jarraitu eta berehala iritsi ginen San Pedrora. Oinez joan ez zirenekin Sanpedrotarrak elkartean elkartu ginen. Baita sukaldariekin ere!

legatzaPrimerako bazkaria prestatu ziguten: antxoak, hegaluze-mendrezka, azeitunak, ganbak eta karramarroak, hasteko; arroza almejekin, gero; labean egindako legatza, segidan; eta postrerako, flan eta izozki goxo-goxoak! Zer? Etorri ez zinelako inbidiatan?

Azken ohartxo bat. Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, jo bildumara.

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude