Perretxiko izenak Eibarren

honddoakIritsi zaigu udazkena, eta hego haizearen ondoren euria egin duenez, zuetako bat baino gehiago basorako bidean izango da; perretxiko bila jakina!
Perretxikozaleentzat gida bat egitera baino, perretxiko izenei begira jarriko gara. Eibar aukeratu dugu, izan ere, bada Juan San Martinek egindako idatzi eder bat, eta bertan zerrendatzen ditu hainbat izen. 

Hasteko, esan dezagun, Eibarren perretxikozaleari “perretxikutalaria” esaten zaiola, eta beronek erabiltzen dituen perretxiko izenak asko direla. Izen horietako asko, ez dira Eibarkoak bakarrik izango, eskualdekoak baizik. Beste askotan ikusiko dugu, Euskal Herriko beste tokiren batean ere izen bera erabiltzen dela.

Perretxikoaren izenarekin batera, latinerazko izena eta irudia ipiniko ditugu. Horrela, apur bat hobeto ezagutuko ditugu.

Esne perretxikua. Lactarius vellereus.
Lactarius-vellereus-11-X-2007-066

 

 

 

 

 

Urritxa edo gibelurdiña. Russula heteropylla.
rusula gibelurdiña

 

 

 

 

 

Gorringo edo kuletru. Amanita caesarea.
amanita caesarea

 

 

 

 

 

Lanperna horia. Leipiota rhacoes. 
lepiota rhacoes

 

 

 

 

 

Ondjua. Boletus.
Boletus edulis 101

 

 

 

 

 

 

 

Pinu perretxikoa. Lactarius deliciosus.
lactariusdeliciosus

 

 

 

 

 

Susak edo zizak. Tricoloma georgii.
Tricholoma_georgii_v_flavidaGR

 

 

 

 

 

Eta zuk, besterik ezagutzen al duzu? Ziur baietz! Emaizkiguzu izen batzuk, non biltzen ditugun ez dizugu eskatuko, eh!

 

 

Egilea: Barraskilo hegalaria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude