Plum cake

OSAGAIAK:
•    175 gr. gurin
•    3 arrautza
•    150 gr. azukre hauts
•    Legamia, sobre bat
•    Gatz koilarakadatxo bat
•    300 gr.  irin (gozogintzarako irina)
•    150 gr. intxaur, hur eta almendra.
•    150 gr. mahaspasak edo fruta konfitatua.
•    Kopatxo bat ron.

PRESTAKETA:
1. Gurina su baxuan ipini urtzen lehenik eta behin urtutakoan azukrea gehitu. Ore honi arrautzak gehitu banaka-banaka, irabiagailuarekin edo eskuz. Ongi irabiatu arte landu orea.
2. Ontzi batean irina, legamia eta gatz koilarakadatxoa nahastu. Pixkanaka aurretik prestatu dugun oreari gehitu, koilara batekin egingo dugu, gutxi bota eta ondo irabiatuz.
3.    Labea piztuko dugu 180ºtan, orea sartu baino ordu laurden aurretik piztuta eduki behar dugu.
4.    Oreari intxaurrak, mahaspasak eta ron kopatxoa botako dizkiogu, osagai bakoitza banaka eta ondo nahastuz.
5.    Molde sakona eta luzeska bat erabiliko dugu pastel hau egiteko. Gurinez igurtzi eta irin apur bat botako diogu moldeari pastela ez itsasteko.
6.    Labean erdi parean sartuko dugu, ez baxuegi ez altuegi eta labeko atea ireki gabe bertan edukiko dugu ordubetez. Ordubete igarotakoan atera eta hozten utzi moldetik atera aurretik.
7.    Sagar konpotarekin edo marmeladarekin jateko aproposa da. On egin!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude