Primaderako liliak

sanjoseloreakMartxoa iritsi zaigu lagunok, eta eguraldia petral samar ibili zaigun arren udaberri usaina nabari da bazterretan. Konturatu al zarete zenbat lore ari zaigun agertzen egunotan? Bide bazterretan jaiotako San Jose loreak izango dira, ziurrenik, aurrenetakoak baina horietaz gain bada makina bat lore eder. Gaurkoan lore horietako batzuk ezagutuko ditugu.

jazintoakHiazintoak ditugu neguko hotzaren ondoren agertzen aurrenetakoak. Elurra bera ere apur omen dezakete, atera kontuak nolako indarra duten! Kolore anitzetakoak eta usain sendo eta sarkorra dutenak, oso estimatuak dira herrialde eskandinabiarretan. Loratu ondoren, ipurditik moztu eta patatak datorren urtera arte jasoko ditugu.

nartzisoak1Lilipa edo nartzisoak ere ezagunak izango dituzue noski. Kolore hori bizia dute ezaugarri nagusi, eta gure hirietako lorategi ia guztietan topa ditzakegu. Udaberri hasierako lorea dugu, huskorra eta iragankorra baina alaia oso. Lore ugaria izanik hazi gutxirekin etekin handia emango digun lorea dugu honako hau.

 

nartzisoak2

Egia aitortuko dizuet, neuri lilipa zuri-hori    hauek betiko horiak baino gehiago gustatzen zaizkit. Ez dira oso arruntak baina bai ederrak!

 

 

 

 

ranunkuloakUrrebotoi edo ranunkuloak ere udaberriko loreak ditugu. Ez horren ezagunak ziurrenik, duela urte batzuk arte ez baitziren oso ohikoak gure lorategietan. Kolore anitz eta bizietakoak edo kolore apaletakoak, lore polit askoa dugu!

 

 

 

 
idibihotzakIdi-bihotz edo tulipanak ezagutuko dituzue ezta? Oraindik bakan batzuk bakarrik ikusi ditugu, aurreraxeago, apiril edo maiatz aldera, agertuko baitira gurean. Hala ere hirietako lorategietan, arestian aipatutako loreekin batera, nahasian, ikusi ahal izango ditugu. Kolore ugarietan hauek ere, hona zuri-gorriak ekarri ditugu.

 

 

rododendrohandia

Lore txikiak alde batera utzi eta zuhaiska bat aipatu nahi genuke orain. Zuhaiska biziki polit eta deigarria. Errododendroa dugu, larrosa koloreko lore handi eta bikainekin gure lorategiak udaberriaren bizitasun txundigarrienarekin  janzten dituena.

 

kameliakEta bukatzeko, beste zuhaiska bat: kamelia. Askoren ustez udaberriko landarerik dotoreena eta jantziena. Zuri, larrosa, gorri edo irudian bezala kolore nahasiak dituelarik, benetan lore ederra dugu, ez dago zalantzarik!

 

 

Eta zuentzat, zein da lorerik ederrena? Zein duzue maiteena?

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude