Sagardotegiko aurtengo kronika

20140410_094352Apirilaren 10a, osteguna, aukeratu genuen sagardotegirako urteroko txangoa egiteko. Eguraldi bikaina egin zigun, udaberri giro argitsu eta epela, eta urteroko hitzorduaz gozatu ahal izan genuen. Hernaniko Zelaia sagardotegian izan genuen bazkaria, baina goizean jarria genuen hitzordua. Izan ere, Donostiatik oinez joatea izaten da askorentzat egun horren zatirik politena.

 

Goiko argazkian ikusten duzuen bezala, dozena bat lagun elkartu ginen Mirakruz gainean. Hiru irakasle eta bederatzi ikasle. Bazkaltzen askoz gehiago izan ginen, noski, baina goiztiarrenak honako hauek dituzue. Amaratik hamaiketan irten zirenek ere ibilaldi polita egin zuten Hernaniraino.

20140410_111910Bidean sorpresa ederrak topatu genituen; honako argazki honetan ikus dezakezuen triku-harria esaterako. Arantxa gure ikaslea duzue bertan, bere 81 urte eder soinean dituela gurekin oinezko txangoa egin zuen ikasle jatorra!

 

 

20140410_120408Frantxillan hamaiketako ederra egin genuen, ordurako izerdi dexente boteak ginen, eta egarritzeaz gain gosetzen ere hasiak ginen. Argazkian ikus dezakezuenez Frantxillako hamaiketakoa ez zen txantxetakoa izan, bapo geratu ginen!

 

 

 

 

20140410_113516Udaberria aipatu dugu hasieran, eta argazki honetan ederki ikusten denez naturaren edertasun ugariaz gozatu ahal izan genuen.

 

 

 

 

 

20140410_123312Loretxoak bakarrik ez aizue, animaliak ere gustora asko ikusi genituen udaberri giroan! Honako ardi hau esaterako, guri begira egon zen luzaroan.

 

 

 

IMG-20140411-WA0001Santiago mendiko ermitara ere igo ginen batzuk, han ere giro ederra zegoen.

 

 

 

20140410_160036

Eta behin Zelaiara iritsita, giro aparta, nola ez! Bai upeltegian, bai mahaiaren inguruan ez zen edari eta janaririk falta. Ezta umorerik ere!

 

 

 

20140410_184426Eta bukatzeko kafetxoa. Hernanin, elkarte gastronomikoan, eman genion amaiera aurtengo sagardotegiko bazkari ederrari. Datorren urtean berriro eta hobeto!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Sagardotegiko aurtengo kronika-ri

  1. egilea: e-pistola

    A ze inbiria!! Dagoeneko hiruzpalau urte dira ez naizela zuekin joaten… Ea datorrenean!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude