Sagardotegira!

sagardotegia2013Joan den astean sagardotegira egin genuen txangoari buruz idatziko dizuegu gaurkoan. Joan den ostegunean, martxoaren 21ean bete genuen urteroko hitzordua Hernaniko Zelaia sagardotegian. Udaberria iritsi zaigula ospatu beharra dago! Ohitura galdu gabe aurten ere bazkari ederra egin genuen Legazpi 6ko ikasle eta irakasleok, guztira hirurogei lagun bildu ginen; ez da ez marka makala!
sagardotegia1
Goiztiarrenak 9:30etan elkartu ziren Donostian, Arzak jatetxearen parean. Giro ederra egin zigun, hego haize beroa eta giro atsegina. Lokatz artean ibilitako urteak izan ditugu baina aurtengoan zorte ona izan dugu eguraldiarekin!
sagardotegia3Donostiatik Hernanira bidean naturaz gozatzeko aukera izan genuen, bazterrak ederki loratzen hasiak daude alajaina!
sagardotegia 5
Hamaiketakoa egitea ezinbestekoa izaten da horrelako egunetan. Frantxillan egin ohi dugu geldialdia eta lehenengo sagardo dastaketa.
sagardotegia 6
Hona hemen ikasle ibiltarien taldeko argazkia, atzean Donostia ikus daiteke.
sagardotegia 7 Kantuan gustura aritzen gara, hori bai, pixka bat edan ondoren!
sagardotegia8

Amaiera txukun samarra izan zen ezta?

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude