San Balentin, tin-tilin

San Balentin eguna heldu zaigu, eta horren aitzakian, amodiozko bi kantu eta zenbait atsotitz ekarri dizkizuet Blogabogara.

Txantxangorrioi dagokigunez, arrak urtarriletik apirilera bitartean kantuan hasten gara emeak erakartzeko. Eta harro-harro erakusten dugu gure papar gorria. Ondoren, guk emea estali eta bigarren errunaldian (emeak arrautza errutean, egitean), bera elikatzen dugu, lege zahar bati jarraituz: “papargorriak emea ezin gorriak utzi.” Kumeak jaio eta gero, eurak elikatzen ditugu bi gurasook .

Bestalde, zuek, gizakiok, hamaikatxo kantu eta atsotitz dituzue maitasunaren inguruan. Oraingoan, abesti ezagun bat jarriko dizuet, Imanolek kantatzen duena: “Maitiak galde egin zautan”. Bertan, bi maiteminduren arteko elkarrizketa agertzen da:

1) Maitiak galdegin zautan
polita nintzanez (bis)
Polit, polit nintzela baina
larrua beltz, larrua beltz.

2) Maitiak galdegin zautan
premu nintzanez (bis)
Premu, premu nintzela baina
etxerik ez, etxerik ez.

3) Maitiak galdegin zautan
boltsa banuenez (bis)
Boltsa, boltsa banuela baina
dirurik ez, dirurik ez.

4) Maitiak galdegin zautan
lana banuenez (bis)
Lana, lana banuela baina
gogorik ez, gogorik ez.

5) Gaixoa, hil behar dugu
guk biok gosez (bis)
Gosez, gosez hil behar baina
elkar maitez, elkar maitez.

Orain, lantxo bat eskatuko dizuet: lehenik, kantua entzun eta irakurri. Ondoren, jarraian emandako esaera zaharrak abestian agertzen diren bi pertsonaiekin lotu: zein maiteminduri dagokio esaera zahar bakoitza?

  • Amodioak begiak itsu.
  • Amodioa larrosaren pare, usaina eta arantza.
  • Maitasun handia, nahigabe handia.
  • Ez zoriari, ez amodiori, ezin egin kontrarik.

Eta nahi baduzue, zuen erantzuna bidali!

 

Egilea: Txantxangorria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

8 erantzun San Balentin, tin-tilin-ri

  1. anaeguzki@hotmail.com' egilea: Imanolen Kanta

    Bosgarren parrafoa lotuko genuke Amodia Larrosaren pare, usain eta arantza esaera zaharrarekin, Haiek, gosez hil beharko dutela baina elkarrekin maiteminduta.
    Bigarren parrafoa lotuko genuke Maitasun handia, nahigabe handia esaera zaharrarekin. Maiteminduta daudelako baina ez direlako elkarrekin bizi.
    Lehenengo parrafoa lotuko genuke Amodiak begiak itsu. Polita iruditzen zaiolako baina era berean ez du ezer ikusten.
    Hirugarren eta laugarren parrafoak lotuko genituzke, ez zoriari, ez amodioari, ezin egin kontrarik. Nahiz eta ezer ez eduki elkar maite dutelako.

  2. egilea: e-pistola

    Lehenengo paragrafoa “Amodioak begiak itsu”arekin lotuko genuke zeren beltzarana ez zuen gurasoen gustokoa.
    Bostgarren paragrafoa “Amodioa larrosaren pare, usaina eta arantza”arekin lotuko genuke kontraesanaengatik: alde batetik, usaina eta elkar maitez eta bestetik, gosez hiltzea eta arantza.
    Laugarren paragrafoa ” Maitasun handia, nahigabe handia”arekin elkartuko genuke, zeren halako jarrerarekin maitasuna galdu daiteke.
    Azkenean, bigarren paragrafoa “Ez zoriari, ez amodiori, ezin egin kontrarik”arekin lotuko genuke, zeren guk biok inor da etxeko premua eta hala ere, elkar maiteminduta gaude.

    • menditu@yahoo.es' egilea: Txantxangorria

      Gustatu egin zait idatzi duzuena. Eta badakizue ez dagoela erantzun zuzen ala okerrik. Niri jasotako esaera zahar guztiak iruditzen zaizkit interesgarriak. Urteekin, ordea, bat besteak baino gehiago: “Amodioa larrosaren pare, usaina eta arantza.”

      Eskerrik asko zuen ekarpenagatik.

  3. rojasmikel@hotmail.com' egilea: Mikel

    Amodioak begiak itsu lehengoari jarriko genioke. Izan ere, abestian lehenengo parrafoan esan nahi du gauza guztiek alde onak eta alde txarrak dituztela, hori dela eta alde guztiak ikusi behar ditugu.
    Bigarren parrafoan, ordea, amodioa larrosaren pare, usaina eta arantza ikus dezakegu, eta argi dago jarrita “premu nintzela baina etxerik ez”.
    Beste alde batetik, hirugarren parrafoan beste esaera zaharra aurki dezakegu “maitasun handia, nahigabe handia” honekin esan nahi dugu poltsa baduela baina poltsaren barruan ez duela ezer, hau da, amodioa izatea ez da beharrezkoa dirua.
    Amaitzeko, “ez zoriari, ez amodiori, ezin egin kontrarik” azken parrafoetan irakurri dezakegu.
    Esanak esan, abestian irakurri dugun bezala, amodioaren indarra dena ahal du.

  4. marijoip@yahoo.es' egilea: marijo

    Nire ustez, gehienetan atsotitzak bizitzan daukate eredua. Horregatik batzuek oso errealistak dira. Adibidez : – Maitasunak dena leuntzen du.
    – Ez zoriari, ez amodiari, ezin egin kontrarik.

  5. egilea: e-pistola

    Rock musikan ere egin dira maitasunaren itsutasunari buruzko kantuak. Entzun bestela gure Josuk, Jualmak eta Pakok 87. urtean idatzitakoa.

    http://www.youtube.com/watch?v=SwAv0IgWHE4

  6. egilea: e-pistola

    ELI, BLANCA ETA MAITE

    Amodioak begiak itsu.
    Maitasunean gauza txarrak ez dituzu ikusten dena ona ikusten duzulako. Zoritzarrez , askotan, gauza txarrak ikusten hasten garenean amodioa bukatzen da. Halaber,batzuk ez dute inoiz ikusiko gauza txarrak eta bere bizitza osoan biziko dira itsututa.
    Beraz, zer da benetako amodioa?

  7. egilea: e-pistola

    ELENA ETA YOLANDA
    Ez dugu loturik ikusten esaera zaharren eta abestiaren artean. Esaera zaharrek azaltzen dute nola diren maitasuna, amodioa, pasioa… eta abestiak erakusten du harreman baten errealitatea.
    Guretzat esaera zaharrek esaten dutena gertatzen da lehenengo urtetan, eta abestiak ordea, esaten digu zer gertatzen den urteak pasatzean.

Utzi erantzuna Mikel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude