San Blas opila

san-blasIritsi zaigula otsaila ere eta bertan ditugu Kandelario, San Blas eta Santa Ageda. Hiru jaietan gozoena San Blas dugu, dagoeneko igerriko zenuten gozotegietara begiratu besterik ez dago. Igandean elizara eraman eta bedeinkatu ondoren jango dute asko eta askok eta guk opil hau nola egiten den jakin nahi izan dugu. Hona hemen errezeta:

OSAGAIAK:

250 gr. irin
Goilarakadatxo bat altxagarri (Royal adibidez)
Arraultz oso bat eta bi gorringo
75 gr.  zerri gantz
250 gr. azukre
10 tanta anis esentzia

APAINGARRIA EGITEKO:

Bi zuringo
150 gr. azukre hauts
Limoi zuku tanta batzuk
Hiru tanta anis esentzia

NOLA EGIN:

Zerri gantza maria bainuan berotu alde batetik eta bestetik osagai guztiak ontzi batean ondo nahastu. Sutatik kendu gantz urtua eta osagaiak apurka gehitu ondo nahastuz. Orea hozten hasten denean bola bat egin eta ordubetez egonean utzi.

Labea 180ºtan berotu eta oreari forma eman. Karratua edo borobildua zeuek nahi duzuen eran, hori bai, azpian labe paper bat ipini ez itsasteko. 15 minutu nahikoak dira ondo egiteko.

Bainu zuria egiteko berriz zuringoak azukre hautsarekin irabiatuko ditugu eta ahal den gehien harrotu. Limoi zuku tantak eta anis esentzia ahaztu gabe. Bainu zuri hau labetik atera bezain azkar eman behar diogu eta berriro labean sartu. Bero kondar hori aski izango da ondo egin daitezen. Labetik atera ondoren zortzi orduz utziko ditugu egonean. Letrak jartzea zuen esku, nahi izanez gero txokolatez egitea duzue egokiena. On egin!

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude