Santa Luzia Feria

Oso goiz elkartu ginen tren geltokian Zumarragara joateko. Bidaia oso atsegina izan zen, argazkia ikustea besterik ez dago.

 

 

 

 

 

Ordubete pasa genuen horrela, baina azkenean lortu genuen Zumarragara heltzea konorterik galdu gabe.

 

 

 

 

 

 

Hain larri iritsi ginenez, gure gorputzari saritxo  bat ematea erabaki genuen. Hau da, primeran gosaldu genuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Indarrak berrituak, gure ibilbidea hasi genuen. Eta hor denetik ikusi genuen: perretxiko likorea, barraskiloak, opilak, senda-belarrak, eztia, barazkiak, artisau lanak…

Batzuek hamaiketakoa egin zuten.

 

 

 

 

 

 

Jarraian, animaliak ikustera joan ginen. Kapoi bana aukeratu genuen Santo Tomas azokan erosteko, eta gero etxean Gabonetan sukaldatzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hainbat pertsonari galdetu ondoren, azkenean, lau hankako abereak aurkitu genituen. Gure helburua astoak eta pottokak ikustea zen, gure ikaskide baten asmoa astotxo bat erostea baitzen.

 

 

 

 

 

 

 

Eta azkenean, bakoitzak asto bat erosi eta autobidearen bazterbidetik bueltatu ginen, asto gainean.

 

 

 

 

 

Egilea: Ilena
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Santa Luzia Feria-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Erreportaje polita zintzilikatu duzue. Gainera, Urdangarinen amaginarreba ere joan zen. Zein mailatan dago?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude