Santa Luzia, Urretxun peria

“Santa Luziko peria, txorizoa eta ogia”, “Santa Luzia, eguna motza eta gaua luzia”, “Santa Luzia bista kontserbatzeko grazia” eta beste makina bat esaera aukera ditzakegu gaurko egunerako baina nahiago izan dugu Urretxuko azokaz, periaz, aritzea ez baita alferrik Gipuzkoako nekazal eta abere azokarik garrantzitsuenetakoa.Iaz gure ikasle talde bat izan zen bertan eta kronika ederra idatzi ziguten. Aurten berriemalerik ez gertuan eta prentsari begira jarri gara. Argazki eder askoak ikusteko parada izaten da horrelakoetan! Zaldi, oilo eta ahuntzak  ikusgai, salgai eta lehian, sari ederrak izaten baitira lehiaketetan. Baserriko produktuak ere izaten dira bertan, baratzeko sasoiko produktuak, eta baita Gabonetarako apaingarriak ere. Dirua gastatzeko aitzakiarik ez!

Urretxun hasi zen ospatzen azoka famatu hau, Santa Lutzi bertan ospatzen baita, baina izen bereko ermita ez dago Urretxun Ezkio-Itsason baizik. Anduagako Santa Lutzi ermitaz ari gara, XVI. mendeko baseliza ederraz. Urretxun ospatzen hasi zen azoka hura handitzen eta sendotzen joan zen ahala Zumarragara hedatu zen XIX. mendean eta egun bi herrien artean antolatzen da.

Ia bostehun saltoki, lehiaketak, herri kirolak eta oroz gain giro ederra izango da bertan gaur. 70.000 bisitari inguru izatea espero dute, zu izango al zara horietako bat?

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude