Shortbread

Eskoziari buruz hizketan aritu zait oporretan han ibili den lagun bat; paraje ederrak, jende jatorra, giro ederra eta sekulako pastelak! Gozozaleontzat paradisua ei da Eskozia eta hori frogatzeko pasta kaxa polit bat ekarri dit, ireki eta usainak txundituta utzi nau, zoragarria!
Nik betiko gurinezko gailetak ezagutzen nituen, shortbread deiturikoak baina hauek sofistikatuagoak dira.

Gozogintza tradizionalak indar handia du hala ere Eskozian eta betiko opil eta gailetak edonon topa daitezke. Gurinezko hauek ez diruditen zailak egiten, horregatik errezeta bila hasi gara eta honako errezeta hau topatu dugu. Kolesterola duenak ez dezala irakurri ere egin!

OSAGAIAK:

230 gr. gurin (gakoa hau denez kalitate onekoa izan dadila)
100 gr. azukre
230 gr. gari hirin
100 gr. arroz hirin

PRESTAKETA:

• Gurina eta azukrea ondo nahastu ore fin bat lortu arte. Gari eta arroz hirinak gehitu apurka eta ondo irabiatu guztia.
• Labeko erretiluan zabaldu, behatz baten lodiera duen neurrian. Une honetan forma eman behar zaio, orea moztuz eta sardeska batekin zuloak eginez (moldeak ere erabil ditzakegu).
• Labea 10´ lehenago piztuko dugu 170º-tan eta 40´-tan bertan edukiko ditugu. Kolorea gorritzen hasi zaiela ikusitakoan aterako ditugu. Burnizko sare baten gainean zabalduko ditugu ondoren eta hoztu ondoren jan. On egin!

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude