SMSak, WhatsAppa eta neortografia

Idazten hasten ari naizen momentu honetan ez nago batere ziur nire iritzi honek ez ote duen hizkuntzalaritza-aldizkari serio honen erredakzio-gelako paperontzian bukatuko.

Ortografiaren egungo egoerari buruzko zutabea idaztea eskatu zidatenek pentsa dezakete -oso irizpide onarekin- burua galdu dudala; gaztelaniaren irakaskuntzan jardundako urte luze hauek Kixoteren bideari jarraitzera bultzatu nautela. Zuengana heltzeko daukadan aukera bakarra, beraz, zenbait erredaktore despistatuk ironiaz jositako artikulua dela pentsatzea da, kritika garratza ezkutatzen duena (inuxenteak!). Lortu badut erredakzio-taldeak amua irenstea, heldu da garaia nire mezua aldarrikatzeko: eskuko telefonoek ortografia goitik behera aldatu dute behin betiko. Atxiki gaitezen denok neortografiara!

Badakit hotzean zaila egingo zaidala bihur zaitezten konbentzitzea. Ni neu, hasieran, fedegabea nintzen iraultza ortografiko isil honen aurrean. Arestian esan bezala, urtez izan naiz gaztelera irakaslea, eta jabetzen naiz gure gazteen porrotaz irizpide ortografikoak betetzean. Nire begiak ziztada ederrak jasandakoak dira.

Ortografia-azterketaren batean ni pozteko esfortzua nabaritzen nien, agian, depresioan jaustear sumatzen nindutelako edo, baina une goxo horiek segituan bukatzen ziren. Eguneroko idazlanak edota literatura-azterketak zuzentzeko boligrafo gorri pare bat behar izaten nuen. Miresten ninduena zera zen: laburdura eta akats antzerakoak zituzten denek. Elkarri kopiatzen al zioten?

Hilabeteak behar izan nituen gorritutako hitz horiek guztiak nondik zetozen konturatzeko. Zenbat  ordu ikasleen idazlanak deszifratzen errudunak SMSak eta WhatsAppa zirela ohartzeko… Ukaezina da sakelakoak gure eguneroko bizitzan duen eragina. Denok nabaritu izan dugu edonon eta edonoiz eskuragarri egotearen iraultza. Agian, oharkabean pasa zaiguna idazkeran izan duen eragina da, eta esparru honetan gazteak izan dira aitzindari. Azkartasuna saritzen duen idazkera honetan “b”ak ”v”ei gailentzen zaizkie, tekla gutxiago sakatu behar direlako.Denok, noizbait pentsatu izan duguna duda barik egiten dute gaztetxoek: “h”ak betiko agurtu. Tontokeria dirudi, baina krisi garai honetan aurreztea nahitaezkoa da. “I grekoa”ri eragitea ekiditen da, adibidez, hatz lodiari deserosoegi iruditzen baitzaio. Hori bai, bi ”l” saihestearren, “i grekoa” sakatzea legezkoa da. Kodea konplexua eta kapritxosoa da, baina edozein idazkitara zabaltzekoa?

Nik baietz esango nuke, jakinda ere ortografiaren jatorria azaltzeko etimologia erabiltzen duten horietakoak aurka aterako zaizkidala. Halere, sasi-aditu horiei ahazten zaie gaurko gazteei latina eta grekoa bost axola zaizkiela. Gazte horien ustez, indarrean dagoen ortografia beraiek erabiltzen dutena baino ausazkoagoa da. Haiek dira etorkizuna, eta haiek izango dute azken hitza lehenago edo beranduago gai honen inguruan. Ortografia errazago bat asmatu baldin badute, zergatik ez ditugu irizpide berri horiek ezartzen? Izan ere, garrantzitsuena denok kode bera izatea da, eta, bidenabar, boligrafo gorritan dirua aurrezten badut, are hobeto. Gaztelerazko esaerak dioen bezala: menderatu ezin badituzu, eurekin bat egin ezazu.

Mikel Meno San Martín
Soziologoa eta literatura irakaslea

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude