SOKA

 

Eskolatik antzokiara programari esker, gaurkotasun handia duten gaiak jorratzen dituen antzezlan interesgarri bat ikusteko aukera izan genuen Antzoki Zaharrean.

Antzezlanaren  kontaketa helarazi digu Marisak. Hona hemen:

Asteartean, Antzoki Zaharrera joan ginen antzezlan bat ikustera. Interesgarria izan zen, oso kezkagarria eta egunotako arozo bat azaltzen zuen.

Antzezlea mutil bakarra zen, berak beste paperak ere egiten zituen.
Agertokia oso sinplea: atzean pantaila bat, hiru aulki eta soka bat goitik zintzilatua eta antzezlea besterik ez.
Istorioa gaur hainbeste entzuten dena bera da. Mutil gaztea da, eskola bateko gimnasia irakaslea, ariketa desberdinen artean sotatik igotzea erakusten die ikasleei.
Egun batean ikasle bat , mutiko bat, hila agertzen da bere buruaz beste eginda.
Hori gertatu eta gero, herri osoa bere kontra jartzen da eta erru osoa bere gainera botzen dute, nahiz eta irakasleak dena ukatu. Ezin zuen ulertu, baina bai ezezagunak, bai lagunak eta bikotekideak ere alde batera uzten dute eta bakarrik geratzen da irainak, jipoiak… jasaten.
Behin, zuhaiztira hurbildu eta hildakoaren lagun batzuk ikusi ditu, gora begira. Zuhaitz baten goian txabola bat ikusi du eta txabolatik soka bat zintzilik.
Txabolara sokatik igo da eta harrituta geratzen da, trasteen artean mutilaren egunerokoa aurkitzean. Han argi eta harbi agertzen da beste ikaskideengandik, “lagunengandik”, jazarpena jasaten zuen: bullyinga.
Irakaslea egunerokoa irakurtzen ari zen bitartean, sua eman diote sokari eta irakaslea zuhaitzaren goian bakar-bakarrik geratzen da laguntzarik gabe eta jaitsi ezinik.
Azkenean, salto batez jaitsi da eta ahal duen modura herrira doa eta bere errugabetasuna erakutsi ahal izan du.
Eskolan irakasle guztiei ariketa berezi bat egin ondoren ziur daude hildako mutikoak ez zuela bere ikaskideekin arazorik. Orduan, bere arazoa ez zegoen ikasleen artean, baizik eta irakasleen artean.

Marisa

Egilea: Oihana
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude