Sunbillatik Doneztebera

sunbillaGaurko txangoa antzinako Bidasoa trenaren bide berdetik doa.
Baztan haranetik hurbil, Malerreka Mankomunitatean barrena: Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oia, Saldias, Sunbilla, Urrotz eta Zubieta.
Autoa Sunbillako eliz aurrean, Ramon Latasa aizkolariaren eskulturaren ondoan, utzi dugu.
Bidea Bidasoa ibai ondoan doa “Ehizababesa” dioten hainbat kartel ikusi ditugu.
Tunel batera iritsi gara eta ondoan urtegi bat dago, izokinentzako harmailekin. Baina, aurrerago, kartel bat ikusi dugu dioena “Ez gelditu luiz arriskua”. Ezkurra ibaia gurutzatu dugu, eta hainbat ubarroi ikusi ditugu uretan. Doneztebera iritsi gara, indiano etxe polit bat ikusi dugu, salgain dagoena, bere betiko palmondoekin. Aurrera jarraitu dugu Legasara, baina ezin dugu jarraitu luiziarengatik, Baztan ibaiaren ondoan.
Mendaur mendia ikusi dugu elurtuta, eta Trinitate ermita gailurrean. Ezkondutako emakumeak Mendaur mendia igotzen dute haurdun gera daitezen eskatzek. Azkeneko eskailera belauniko igo behar da.
Guztira, hiru ordu eta laurden eta hamar kilometro izan dira, joan-etorria.
Eguneko menua bazkaldu dugu La Villa jatetxean, Igantzin.

Lehenengo platera: garbantzuak
Bigarrena: zapoa labean
Postrerako: arroz esnea
Guztira hamar euro, kafea gabe.

Gontzal Atxa, Ziablogaren ikaslea

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude