Tabakalerako bisitaldia

Tabakalera_2015

Otsailaren hasieran, Santa Agedaren egunean,  euskaltegiko ikaskideak joan ginen Tabakalera bisitatzera. Bostetan sarrerako kafetegian geratu ginen Anarekin, gure irakaslearekin. Kafetxo bat hartu eta gero igo ginen bostgarren solairura; han terraza dago. Handik bista ederrak daude eta argazki batzuk egin genituen. Terrazatik

 

Tabakalera barruanGero, seietan, lehenengo solairura jaitsi ginen eta orduan beste argazki bat atera genuen eskailera nagusian. Behean, Leire, gidaria, gure zain zegoen erakusketa azaltzeko. Ordu betean azaldu zigun Euskal herriko bost artisten arte lanak. Artistak honako hauek dira: Miren Arenzana (Bilbokoa) Gema Intxausti (Gernikakoa) Iñaki Imaz (Donostiakoa) Idoia Monzon (Donostiakoa) et, bukatzeko, Alberto Peral (Santurtzikoa). Erakusketa bi aretotan zatituta dago. Lehen aretotan azkeneko arte lanak eta bigarrenean artisten hasierako arte lanak.

Badakizue zerez egina dagoen gona hau?

Badakizue zer den hau?

Arte lan honen izena Panpina zen

Oso interesgarria izan zen erakusketa eta ikustea Tabakalerako eraikin berria ezagutzea.

InauterietaraEta gero, inauterietara joan ginen.

Animatu zaitezte, merezi du-eta.

Mila esker Leireri!!!

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

3 erantzun Tabakalerako bisitaldia-ri

  1. iadrianll@hotmail.com' egilea: ISABELEN FAMILIA

    Kaixo denoi,

    Ni Markel naiz eta nahi dut esan Anari asko gustatu zaidala zuen lana: argazkiak eta textua. Oso interesgarria eta dibertigarria da!. Jarrai ezazue horrela!!!

    Zorionak eta mila esker lagunei eta Anari!.

  2. bortx_bidegain@hotmail.com' egilea: arratsaldeko taldea Borja-M.Jose

    Argazkiak ikusi ondoren uste dugu:
    gona plastikozko tutuekin egina dagoela eta bigarren irudiak burruntzi bat ematen duela.
    Ea asmatu dugun¡¡¡

  3. arrietamaia@gmail.com' egilea: Amaia eta Vicente

    uste dugu lehen irudia zerbait naturalez eginda dagoela. Adibidez, botila kortxoak, egurrezko zati batzuk,…

    Bigarren irudia: Uste dugu zerbait abstraktoa dela, nahiz eta txori exotiko bat irudi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude