Etiketaren artxiboa: kultura

2016AREN BOTEPRONTOKO LABURPENA

2016an ez-da-ezer-egon herritar maite hori: Atzo ikusi genuela iruditu arren, urrun samar gelditzen zaigu 2011ko maiatzaren 02an Madrilgo Museo del Trajen egin zen izendapen-ekitaldi hura, non hitz magikoak entzun genituen Herr Gaulhofer-en ahotik: San Sebastian!!! Zorioneko egun hartan iragarri zenuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Goiko tontorretako hegaztiak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Iruzkin txiki bat Oskarari buruz

Kukai dantza-taldearen lanean, abiatzen dira euskal folkloretik eta ballet-dantza tradiziotik koreografia berezia sortu dute. Giro berezian benetan. Dekoratua apaindura gutxikoa, luxurik gabekoa. Errezel zuri eta gardenak zinzilik sabaitik, gela baten itxurakoa. Barruan, bost dantzariak, zuriz jantzita; errezel kanpoan, hilotz-gorpua.

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Bisita gidatua Donostiako Parte Zaharrean

Aurreko argitalpenaren haritik ikasle batek idatzitako kronika dugu honakoa. E-poxpolinen ikasle Manolok helarazi digu idatzia. Milesker, Manolo! Urtarrilaren 29an Donostiako Turismo-eskolako sei ikaslek, praktikak egiteko, bisita gidatu bat prestatu zuten. Goizeko hamarretan, Legazpi 6 euskaltegiko talde bat haiekin elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure bazterrak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

“Itzulpenak zabaltzen du kultura baten leihoa; itzulpenari esker egurasten ditu kultura horrek bere gelak eta ganbarak. Itzulpenen bidez heltzen da hizkuntza bat berez helduko ez litzatekeen eremuetara” Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi idazte oriotarraren aipua ekarri dugu gaurkoan blogera. Euskarazko Wikiquoten beste hainbat ere topatu ditugu.

Kategoriak Asteroko aipuak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina