Tapenade patea egiten

tapenadeProventzako kutixia bat gaurkoan, tapenade patea. Ogi xigortuarekin jateko aproposa, zizka-mizka moduan erabiltzeko ere bai, barazkientzat betegarri (labean egindako barrengorriekin edo alberjiniekin adibidez), edo gosaltzeko! Mila aukera ematen ditu, eta oso samurra da egiten. Udarako ezin aproposagoa.  Ziur gaude gustatuko zaizuela!

OSAGAIAK
400 gr. oliba beltz (hezurrik gabe pisatuta)
2 baratxuri ale (nahi bada, barruko zurtointxoa kentu)
6 antxoa, kontserbakoak2 goilarakada handi alkaparra
2 goilarakada handi oliba olio birjin
Piper beltz apur bat

PRESTAKETA
Irabiagailuarekin txikitu ondorengo osagaiak: oliba beltzak, baratxuria, alkaparrak (txortenik gabe), antxoak, oliba olio goilarakada bat eta piper hautsa. Pazientziaz ongi txikitu, apurka oliba olioa gehituz. Ore fin eta mehea egin arte xehetu osagai guztiak. Dizdiratsu geratzea nahi izanez gero, oliba olio gehiago erabili. Ongi itxitako kristalezko pote batean jasoko dugu, hozkailuan. Mahairatzerakoan, katiluan ipiniko dugu eta apaintzeko olibak edo antxoak ipiniko ditugu gainean.

On egin!

Egilea: E-lore
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude