Terapia alternatiboak, eranginkorrak al dira?

Terapia alternatiboakBetidanik gaixotasun edo arazo ezberdinak konpontzeko terapia alternatiboak egon dira eta gaur egun terapia batzuk modan daude: homeopatia, sendabelarrak eta akupuntura, adibidez. Terapia hauen eraginkortasuna frogatzear egon arren gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu, beraz onurak izan behar dituzte.

Hasteko, terapia alternatibo mota asko daudela azpimarratu behar da eta oso desberdinak direla beraien artean. Homeopatiak esaten du pertsona bat gaixotzen duen substantzia eta sendatzen duena berbera dela. Zientzilarien arabera, homeopatiaren planteamenduak ez du zentzurik ikuspuntu biologiko batetik eta homeopatek sortzen dituzten sendagaiek eta plazeboak eraginkortasun berbera dute. Hau da, homeopatia antsietateari aurre egiteko pilula baten eta azukre pilula baten ondorioak berberak dira. Baina kasu honetan, eta beste askotan, pilula hartzen duen pertsonak benetan pilularen eraginean sinisten badu, hori nahikoa izan daiteke hobeto sentitzeko. Eta pertsona horrek bere katuari pilula berdina ematen badio, espero dituen ondorioak ikusi ditzake baita. Orduan, pilularen eragina bi arrazoiengatik izan daiteke: homeopatiak benetan sendatzen du, eta hau momentuz ez dute frogatu, edo plazebo efektua gertatu da, eta hau bai, frogatuta dago.

Beste terapia alterniboen kasuan, sendarbelarrak adibidez, bere eragina ez dago guztiz frogatuta baina ikerketak martxan daude eta, dirudienez, lortuko diren ondorioak fundametuzkoak izango dira. Alde batetik, animaliok betidanik erabili ditugu naturak eskaintzen dizkigun belarrak gure gorputza eta burua tratatzeko. Gaur egun oso ohikoak diren belar batzuk ez dira falta edozein etxetan, kamamila eta berbena esaterako. Guztiz normala da guretzat kamamila hartzea tripako mina daukagunean eta bere eragina guztiz frogatuta dago. Bestalde, erabiltzen ditugun sendagai kimiko askoren oinarria landareetan dago. Hortaz, logikoa da beste sendabelar batzuk eraginkorrak izango direla pentsatzea.

Dena den, gauza bat argi daukat: fisikoki eta mentalki pertsonak oso ezberdinak garela eta terapia alternatiboen eraginkortasuna ezberdina izan daitekela gorputz bat eta bestean. Hori dela eta, ez dugu denbora galdu behar gure sinismenak besteei saltzen, tratamendu desberdinak probatzeko aukera izatea eskertu baizik.

Paloma

EGAko ikaslea

Egilea: Tomaxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude