Tiermas, lokatz eta ur bero goxo arteko txangoa

Aurreko astean plan ederra proposatu genizuen mendirako eta gaurkoan ez hondartza eta ez mendi, urtegirako txangoa proposatzera gatoz. Ez edozein urtegi hala ere Yesako urtegiak dituen ur bero eta lokatzak ez baitituzue edozein tokitan topatuko!
Bertara iristeko Leitzarango autobian (A-15) gora abiatuko gara Iruñarantz, iritsitakoan A-21 errepidea hartuko dugu Zangotzarantz eta Liedena igarotakoan N-240 errepideari helduko diogu. Leireko monastegirantz joko dugu eta monastegira heldu aurretik bidean topatuko dugu Tiermasera iristeko trafiko seinalea.
Izenak berak erakusten du terma tokia zela garai batean. Urtegia egin ondoren urpean geratu ziren hango ur sendagarriak baina sasoi honetan, urtegiko ur maila baxu dagoenean, berriro ere bistara agertzen dira. Antzinako bainuetxea da agertzen dena, erromatarren garaikoa hain zuzen ere.
Igerileku naturalak topatuko ditugu bertan, ur bero (37º, sulfurotsuak) eta lokatz artean banatuak. Eguna pasatzera joatea dugu onena, janaria eraman eta bertan aire librean janez eta edanez egun osoa spa natural zoragarri batean igarotzeko! Anima zaitezte!

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude