“Tomaxa”, gure blogari berriaren aurkezpena. Ongi etorri!

trena“Trenak atsegin ditut, trenek erakusten dizkiguten bideak: leiho ondoan eseri, inork begiratzen ez duenean oinak aurreko eserlekuak jarri, eta paisaiaz gozatzea, soinu monotonoaren konpainiaz. Ez dakit seguru nora noan, baina bideak eskaintzen dituen plazerren zaporea gozatuz zoriontsu naiz.

Trenetan igo eta aurrera egiteko gogotsu nabil, begira jarraitzeko, begi eta arimaren gozamenerako. Uzten badidazu, bizitzako paisaiak ekarriko ditut hona. Etorri nahi duzu bidaian nirekin?”

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat “Tomaxa”, gure blogari berriaren aurkezpena. Ongi etorri!-ri

  1. egilea: e-pistola

    Pena da, baina trenaren erromantizismoa AHTak hondatuko digu. Hori bai: txartela ordaintzeko adina badaukagu…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude