Txakur tripontzia

(Tote Estévez. Txantxangorriaren ikaslea. 1. maila)


Memelo txakur galanta zen, mantsoa eta esanekoa. Baina lodi zegoen eta bere jabeak ateratzen zuenean, oso nekatuta bukatzen zuen. Jabeak, arduratsua bera, albaitariarengana eraman zuen. Kontsultategian, Memelok erregimena egin behar zuela esan zuen albaitariak.
–    Pentsua bakarrik bazkaldu beharko du?. Galdetu zion jabeak albaitariari.
–    Bai, eta gainera anoa txikiak. Oso lodi dago eta arriskutsua da bere osasunarentzat. Erantzun zion albaitariak.
Bi egun eta gero Memelok ez zuen ezer ulertu. Bere janaria desagertu egin zen eta bere platerean, ordea, bola marroiak eta txikiak zeuden. Zaunka eten gabe egiten zuen, baina bere jabeak ez zion kasurik egiten, bere janaria ez zen agertzen.
Astebete eta gero, Memelo erabat goseti zegoen. Ez zuen ezer jan zazpi egunean eta gainera paseo luzeak egin behar zituen.
Jabeak parkera eraman zuenean gose handia zeukan eta bat-batean usain goxoa sumatu zuen: palomitak. Gizon zahar bat usoei palomitak ematen ari zitzaien. Huuumm! Bai usain ederra.
Memelo azkar-azkar hurbildu zen eta usoak beldurtu ziren. Gizona garrasika altxatu zen baina Memelok palomita-paketea bakarrik ikusten zuen eta bere usainak dena betetzen zuen. Memelok salto egin zuen eta gizona etzan zuen. Palomita-paketea nahi zuen baina gizon zahar horrek ez zuen askatzen. Eskuan kosk egin zion, palomita usaina baitzuen. Hamar minutu ondoren gizona eta bere palomitak Memeloren sabelean zeuden.

Egilea: Txantxangorria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

3 erantzun Txakur tripontzia-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Txantxangorria

    Kaixo, Tote:

    Barkatu nire atrebentzia, baina Memelo txakurrari buruz eman diguzun berria oso partziala, alderdikoia iruditzen zait. Tote, Memelok duen mutur zintzoa ikusi duzu?

    Txantxangorrien artean baditugu moko zintzodunak; adibidez: Campsgorri, Gorristina, Urdaigorriren txorikidea, etab. Eta ez dago kristaurik -apostolikorik behintzat- espezie bereziak direla sinesten duenik.

    Ez. Memelok ez du agure hori jan. Gorristinak-eta ezer mastrikatu ez duten bezala. Jakiteko aski da euren memelo aurpegia ikustearekin. Esaera zaharrak dioen bezala: “Aurpegiak asko esaten du.”

    • egilea: e-pistola

      Kristau apostolikook uste dugu animaliek ere badutela beren zerua eta infernua. Istorio horretan kontatutakoaren erdia egia baldin bada, nik uste Memelo horrek hobe duela Lurrean geratzen zaion denbora ondo aprobetxatzea. Hortaz, ez harritu hemendik aurrera parkeetan zaharrak desagertzen hasten badira.

      • mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

        Zu, e-pistola, kristau apostata izan behar, ze dogmak ez dio sekula santan eman gizakia ez denari zerura edota infernura joateko aukerarik. Zakur apostolikoek, ordea, aukeraren aukeran bereala bidaliko dituzte zerura. Hala ere, Memelok anglikano itxura dauka; beraz, jai…

Utzi erantzuna Txantxangorria(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude