Txango bat “Mendira”

mendiaOrain dela egun batzuk, martxoaren 17an, euskaltegiko klasea San Telmo museora joan ginen MENDIA erakusketa ikustera. Klasekide bat izan zen gure gidaria, bera eta beste klasekide bat erakusketaren antolatzaileak dira-eta.

Mendizaletasunari buruzkoa da erakusketa, baina ez da kirol ikuspegia bakarrik, baizik eta giza historia eta kultur ikuspegietatik lantzen da gaia. Lau ataletan dago antolatua:

Lehenengo atalak “Mendiaren Liturgia” du izena. Han objektu, ikus-entzunezko eta aipuen bidez, mendiari buruz gogoeta egitea proposatzen du erakusketak. Bigarren atala “Mendiaren aurkikuntza” da: zaletasuna nola sortu zen, jatorrietatik Gerra Zibileraino. Hemen lehenengo mapak, mendizaleak, mendiko elkarteak, materialak (lo-zakuak, botak, eskiak) eta abar ikus daitezke. Hirugarren atalean “Konkistaren espiritua” atalean, espedizio handiak deskribatzen dira: Atxartetik hasi eta Everesteraino. Azken atala, “Mendia gure ispilua” da; mendia ulertzeko filosofia ezberdinak erakusten dira: kirol moduan, bizitzeko modu bezala…

Guri asko gustatu zaigu, animatu zaitezte erakusketa ikustera! Mendia zuen zain dago!

Cristina, Luis, Cristina, Mayi eta Unai (3/4 urratseko ikasleak)

Oharra: Jakin dugu beste talde batek ere erakusketa bisitatuko duela, ea iruzkinetan parte hartzen duten!

Egilea: Mitxoleta
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Txango bat “Mendira”-ri

  1. su_amarill@hotmail.com' egilea: Susana

    Aste Santuaren oporrak hartu baino lehen, San Telmoko erakusketa ikustera ere joan ginen gure taldekoak. Bertan hainbat tresna mendira joateko eta istorio benetan hunkigarriak ikusi genituen. Nahiz eta Euskal Herrian dagoen zaletasun eder hau azpimarratzekoa dela jakin, aipatzen ari garen erakusketa ikusi ondoren gehiago uler dezakezu mendira joateko nahia (eta batzuetan beharra) daukagun askok .

    Izugarri gustatu zitzaidan klasekideekin egindako txangoa eta momentu aparta pasa genuen. Mila esker Ana proposatzeagatik eta oraindik joan ez zareten mendizale bakaneei: ibilibidea egiteko prest al zaudete?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude