Txangoa Idiazabal eta Segurara

IdiazabalSeguraMaiatzak berrogei genuen atzo, beno, ekainak 10, eta berokiak kendu eta egunpasa egitera joan ginen Goierrira. Bueno, usain handirik gabe, hala ere, baina pozik, ateri egin baitzuen egun osoan. Izan ere, eguraldia ere enkargatu egiten dugu guk!

Gipuzkoa plazatik abiatu, eta Idiazabalera joan ginen zuzenean. Han, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora joan ginen.

Bertan, gure gaztarik ezagunena denari buruzko mila kontu jakin genuen; jatorri izendapena noiztik datorkion, zergatik daraman Idiazabal herriaren izena, zenbateko ekoizpena egiten den, nola ekoizten diren gaztak gaur egun etab.
gaztamuseoan

 

 

 

 

 

Hala ere, atzera joz hasi genuen kontakizuna, eta, hala, garai bateko artzainen borda zahar baten eguneraketa den gelatxo bati begira jarri ginen. Bertan, gure gida gazta egiteari buruzko xehetasunak ematen hasi zitzaigun.

artzaiensuakaldea

 

 

 

 

 

 

Gazta egiteko tresnei begira jarri ginen. Hemen, kaikua eta iragazkia dituzue:

kaikua

 

 

 

 

 

 

Esneari gatzagia bota ondoren (goiko argazkian kaikuaren ondoan dagoen hori duzue), esnea gatzatu eta mamitzen hasiko da; orduan malatxarekin ongi irabiatu eta gazura kenduko diogu. Malatxa polit honen argazkia ipintzen dizuet:

malatxa

 

 

 

 

 

 

 

Gaztak ketzen edukitzen zituzten bordetan, luzaroan, eta sekulako zaporea hartzen zuten horrela. Hau da, gaur egun ere, Idiazabalgo gaztarik sendo eta indartsuena. Borda barruan, apaletan, hara nola edukitzen zituzten ketzen!

gaztaklehortzen

 

 

 

 

 

 

 

 

Gazta ketua eta gazta berria edo gordina, bi horien artean dago eztabaida. Baina, noski, norberaren gustua da hemen gakoa, eta beste kontu askotan bezala, ezin esan bat bestea baino hobea denik. Usainak, hori bai, ezberdinak dituzte, ederki probarazi ziguten!

gaztausainak

 

 

 

 

 

 

Ondoren, Segurarantz abiatu ginen, eta, hiru ordu laurden inguru oinez egin ondoren, bertara iritsi ginen. Oinezkoentzat bide polita dago, eta berriketan gustura joan ginen. Seguran, bertako museoko arduradunekin egon ginen aurrena, eta bertako historia oparoari buruzko bideo labur bat ikusi genuen Ardixarra etxean. Etxe berezi hau XVI. mendekoa dugu, garai horretako baserri batzuk badiraute zutik, baina hiri etxe bakarra hau dugu Euskal Herrian. Lehen solairutik hasi eta teilaturaino habe bakarrekoa, langile xume baten etxea genuen.

Ardixarraetxea

 

 

 

 

 

 

Aldamenean ikusten duzuen jauregia, berriz, Jauregi jauregia dugu. Langile xume honek zerbitzatzen zuen jaun aberatsarena. Ederki ikus daiteke baten eta bestearen arteko aldea!

Jauregijauregia

 

 

 

 

 

 

 

Seguran ez da jauregirik falta, eta eder askoak ikusi genituen. Lehen bi hauen ondoren, bertako ondarea jasotzen duen erakusketa bat ikusi genuen, hau ere jauregi dotore batean topatu genuen.

museoetxea

 

 

 

 

 

 

 

Ondoren, Jasokundearen eliza ikusi genuen, gotiko estilokoa, euskal gotikoa deiturikoa, hain zuzen ere. Korua bezain liluragarria zen barroko estiloko aldarea.

eliza

 

 

 

 

 

 

 

 

Guk aurreari bezainbeste begiratzen diogu atzeari, eta hara eliza atzealdean zer topatu genuen! (txukunketaren bat hartuko lukete, e?).

elizakoahulkiak

 

 

 

 

 

 

Seguran karkaba estu-estua berreskuratzeko lanak egin zituzten duela urte batzuk, eta guk ezin utzi probatu gabe!

karkaba

 

 

 

 

 

 

 

Eta, bukatzeko, bazkaria! Imaz jatetxean bazkaldu genuen umore ederrean!

bazkaltzen

 

 

 

 

 

 

 

Besterik ez aurtengoz, datorren urteko txangora arte!

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude