Txaparrua jantzi eta kostara nua

Aurrekuan Lekitxo eta Ondarru inguruan kuleruei pantaloiak deitzen dotsiela erakutsi notsuen. Gaurkuan kostaldeko, baña oaingo honetan Gipuzkoako kostaldeko herri batian baino erabiltzen ez ditxuen hitz batzuk ekarri nahi ditxut atal honetara.

Nire jaioterrixan traje de bañua jantzita juten gea hondartzara. Gipuzkoako kostaldeko herri honetan, berriz, txapurrua jantzita juten dia kostara. Hau da, txaparrua bainu jantzia eta kosta hondartza.

Eta nor ez da jolastu txikitan  tximili-kuarteka? Ni, tximili-kuarteka ez, baña ezkutaketan auskalo zenbat aldiz!

Hitz hauek Gipuzkuako hondartzarik luziena duen herrikuak diaz. Ba al dakizu nunguak? Zure herrixan ba al da halakoik?

Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Txaparrua jantzi eta kostara nua-ri

  1. egilea: Pinpilinperpauxa

    Aizu, e-poxpolin, eta haizeari nola deitzen diozue Zarautzen? Juanito txistularia? Hau entzunda hala ematen du!
    http://soundcloud.com/barnetx/juanito-txistularixa#

    • egilea: belen

      Auskalo!!! Galdetukotset. Ni Zarautza bizitzera jun zan eta beti itsasaldera begira, itsasua, playa eta eguzkixa asko gustatzen jatazelako, hazitxako emakumia nauzu.

Utzi erantzuna Pinpilinperpauxa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude