Txerri filma

Barkatu… Aspaldian ez dut berririk igorri iphar aldetik! Izanikan ere jubilatua… Egunak pasatzen zaïzkit laster!
Eta zuek agian ondo denak! Oraï ukanen duzue lan sagarno berriaren jastatzen!
Irisarrin ukan dugu filma ttipi bat ikusteko egun hauetan. Da filma bitxi bat gazte batek itzulirik gure herrian. Lehen asmoa zen Irisarriko bizia erakustea, nola pilota, dantza, musika, baserri lanak, hand-ball eta bertze.
Eta bere gisakoa izateko, bi zerri idurizko (zinez bitxiak) ibilarazi dituzte, ager toki guzietan animale gaïxto batzu bezala! Ezin dut hobeki erran baïnan gure artean, filma egin duen gaztea errespetatuz, erran nezake ez naïzela su ta gar athera emankizun hortarik!!! Bono bakarrik nere ikusteko manera ez? Hala ere jende aïnhitz ibili da eta kuraje ematen du horrek gauzen segitzeko.
Barkatu jende onak, nere egungo mezua pixka bat nahasia izanez. Deneri agur bero bat eta gero arte!

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Erantzun bat Txerri filma-ri

  1. mendiitu@yahoo.es' egilea: Jon

    Kaixo, Maddi:

    Ez dut filme hori ikusi, baina Donibane Loitzunetik Hendaiara oinez joateko irrikan gaude euskaltegiko lagun batzuk. Otoi, Irizarriko anderea, nirekin harremanetan jarri udaberrirako antola dezagun aipatutako txangoa.

    Gainera, bada garaia elkar ezagutzeko.

    Ongi izan eta, faborez, laster arte.

    Jon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude