Txikitako jolasak

 

Txikitan zertara jolasten zineten? Alderik ba al dago zuen jolasen eta gaurko umeen jolasen artean? Horixe izan genuen hizpide joan den eunean eskolan eta hainbatek beren pasadizoak eta bitxikeriak kontatu zizkiguten. Ba al duzue zuen kontatzekorik?

Hona hemen Juanek kontatu ziguna:

Garai hartan, jolasak desberdinak ziren Eibarren. Duela hirurogei urtetik hona gauzak asko aldatu dira. Hasteko, mutilak alde batetik eta neskak bestetik ibiltzen ginen, jakina!

Bestalde, kalean jolasten ginen.

Kontuan hartu behar da, adibidez, ez zegoela ez berogailurik ez telebistarik ez Internetik eta, gainera, etxeak ez zirela orain bezain erosoak . Horregatik, kalera joan beharra zegoen.

Gure jokoak, garrantzitsuenak  jakina, pilota eta futbola ziren. Eta, hori bai, euriarekin edo  euririk gabe txikitan ez zen posible jokatzea pelotara astelehenetan Astelenan. Astelena profesionalentzat zen astelehenetan. Eta, hortaz, umeentzat ez zen posible. Orduan jolasten ginen ” frontoi zaharrean” ( herrian denek esan zioten horrela). Estaligabea zen. Eta han ezin bazen, beste hormaren bat bilatzen genuen.

Gogoratzen naiz, era berean, denbora asko pasatzen genuela elizaren edo udaletxearen arkupeetan eta han jolasten ginela. Azkenean moldatzen ginen eta nire haurtzarako oroitzapenak, oso onak dira.

JUAN

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude