Tximeleta malko edaleak

tximeletamalkoedaleak@paradoxeparadis txiolariaren bidez irakurri nuen aurrekoan albiste hau, eta lilurak mozkortuta bezala geratu nintzen; hain zen bitxia irudia!
Tximeleta nauzue ni ere, pinpilinperpauxa, eta nire urrutiko senide hauen ekintza zoragarri eta poetikoak seko hunkituta nago.
Beno, tximeleta eta erleen kontua da hau; biak baitira malko edaleak. Zergatik ordea? Bizirauteko, Amazoniako lehortean bizirauteko. Dortokek sodio kopuru handia omen dute euren gorputzetan, haragijaleak direlako, eta tximeletek gai hori falta dute. Horrez gain, malko horietan bestelako elikagai garrantzitsuak ere badaude, eta noski, intsektuen dieta ederki osatzen dute. Dortokek onurarik baduten ala ez, hori ez dakigu, baina ukaezina da argazkilarientzako irudi poetiko zoragarria dela sortzen dutena.

Hau guztia Amazoniako oihanean ari da gertatzen. Tambopata-ko Ikerketa Zentruan, Perun, Phil Torres biologoa ari da fenomeno bitxi hau aztertzen, eta ikerketa egiten. Azalpen mila emango dizkigu, baina hala ere ahozabalik jarraituko dugu. Naturarekin txundituta, halako perfekzioa eta oreka nola gertatzen diren sinistu ezinik. Poesiarik ederrena ez baita beti letren bidez idazten dena!

 

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude