Txokolatezko tarta egiten

txokolatezkotartaBai, txokolatezko tarta nahi dugu; apeta daukagu (zer arraio!), kanpoan hotz egiten du, gure buruari poz horixe eman nahi diogu… Zenbat arrazoi gehiago behar ditugu txokolatezko tarta gozo bat egin, eta dastatzeko?
Kaloriarik ez diogu zenbatuko, ez zaigu axola, behin hasiko pekatua egiten, eta ez gara erdizka ibiliko!
Errezeta asko daude aukeran, samurrak eta konplexuak, eta guk tarteko bat aukeratu dugu.

OSAGAIAK:
100 gramo txokolate beltz
100 gramo gurin, urtuta
40 gramo irin
150 gr. azukre
4 arrautza oso

PRESTAKETA:

  1. Maria bainuan urtuko ditugu lehenik gurina eta txokolatea, zurezko goilara bat erabiliz. lan eginez.
  2. Azukrea, irina eta arrautzak nahasiko ditugu beste ontzi batean, eta txokolate eta gurinez egindako oreari gehituko dizkiegu.
  3. Nahasketa ongi landuko dugu, irabiagailuz edo eskuz, baina eragiteari utzi gabe, hamar bat minutuz edo.
  4. Tartak egiteko molde batean irauliko dugu orea, gustoko dugun molderen bat. Hori bai, aurretik gurinez ongi igurtzi, eta irin apur batez gainetik hautseztatu beharko dugu, moldetik erraz atera ahal izateko.
  5. Tarta labean egingo dugu, 180 graduko tenperaturan, 20 bat minutuan. Aurretik berotzen eduki beharko dugu, ordu laurdenez edo.
  6. Labetik atera, eta oso kontuz, apurtu gabe, moldetik aterako dugu. Burdinezko sareta baten gainean ipiniko dugu hotz dadin.
  7. Gaineko apaingarria egiteko, txokolate beltz tableta bat su baxuan urtuko dugu (edo mikrouhin labean!), eta goilarakada bar gurin botako diogu. Tarta plater batean ipini, eta prestakin honekin ongi estaliko dugu.

Tarta hezea, ore hautsia duena eta erraza dugu honakoa; anima zaitezte!

 

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude