Udatsea

seasons1Gaur ere euria, euria eta hotza. “Hau nazka, ez al gaude udaberrian?” dio norbaitek autobusean, “ez dirudi ba!” erantzun diote ondotik. Jendea kexu da, haserre, nabarituko zenuten honezkero. Twiterren ez zegoen beste konturik gaur goizean; eguraldiarekin triste, aspertuta, etsita eta haserre ikusi dut jendea. Josu Lezametak irribarrea aterarazi dit, Zea Maysen “Negua joan da ta” abestia goizegi kantatu genuela irakurri diot (kanta hori berriro aipatuz gero fusilatzeko mehatxua ere egin du besteren batek!). Gelan ere antzekoa da umorea, eta zerbait egin beharra dago. Horregatik erabaki dut urtaroei buruzko ariketa polit  bat egitea. Kepa Diegez filologo eta kazetariak udaberri hitzaren inguruan hitz egin digu bideo batean, nola euskaraz lau urtaroetatik hiruren izenek duten lotura udarekin. Urtaroen ikuspuntu positiboa zuten seinale omen da uda hain sarri agertzea, eta mendebaldeko kulturaren eraginez beste biak sortuko omen ziren: udaberria eta udazkena. Udaberria adierazteko, zortzi-hamar bat hitz omen daude hedatuta Euskal Herri osoan: udalehen, udakhail, eralora, bedatsea, primadera, uda hats etab. Hiztegietan udatsea ageri da eta guri berau gustatu zaigu gehien, udaren hatsa sentitzea izugarri gustatuko litzaigukelako, noski! Eta zuei, zein da gehien gustatzen zaizuena?

Egilea: Barraskilo hegalaria
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

5 erantzun Udatsea-ri

  1. leire.goi@gmail.com' egilea: leire

    Udaberria izendatzeko hitzak baino, gehiago gustatu zait atsotitz hau: “Urtean bi udaberri ezin!” Horrek esan nahi du uda zoragarria izango dugula, ezta?

    • egilea: e-pistola

      Ba, Leire, tenporek diotenez, udara ere euritsu datorkigu. Entzun dudanez, hiruzpalau egun bustiren ondoren egun argi bat izango dugu, eta atzera bustitzera!!

  2. Pingback: udatse | Gaurko hitza

  3. egilea: KomaHantxe

    Ba, nik, hernaniarra izaki, Kardaberaz gure herriko ilustrearen alde egingo dut: “eralora” gustatu zait. Ez hainbeste politagatik, baizik eta bitxiagatik: nondik ote dator?

  4. leire.goi@gmail.com' egilea: leire

    Agian, loreak eratzen diren garaiari egiten dio erreferentzia, ezta? Hori bururatu zait…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude