Udaberria kantuan

spring_singingUdaberria iritsi berria da eta aukera ezin hobea ikasleentzat urtaro honi buruz aritzeko. Duela astebete hauxe esan nien: “ba al duzue udaberria gogorarazten dizuen abestirik?” ikasleak berehala hasi ziren kantu batzuen izenak ematen!
Jarraian, aipatutako abestiak zergatik gogoratzen zituzten idazteko esan nien, eta hona hemen horietako batzuk:

Zea mays: Negua joan da ta

“Euskaltegian hasi baino lehen entzun nuen baina ez nekien zeri buruz hitz egiten zuen. Joan den urtean irakasleak klasean jarri zuen eta letra ulertu nuen. Berak, udaberri hasieran jarri zigun eta harrezkero beti gogoratzen naiz. Batez ere, hitz batzuk ikasi ditut eta asko gustatzen zait abestia entzutea. Hauxe da gehien gustatzen zaidan esaldia: mesedez ozen esan negua joan dela eta. Ni ez naiz hemengoa, hegoaldekoa eta beroa, eguzkia gustatzen zait!”

Canción Infantil Es ya la primavera

“ Umeak izan ditudanetik ez dut denbora askorik niretzat. Nire gustuko kantuak  entzun ordez umeen kantuak entzuten ditut. Abesti  honek, izenburuak esaten duen bezalaxe, udaberrian gaudela gogorazten dit. Ez da bakarrik abestia, gorputz keinuak ere egiten dira. Hauek oso dibertigarriak dira, lore bat nola jaiotzen den irudikatzen baita.”

Bruce Springsteen- Waitin’ On A Sunny Day

“ Denbora luzea neraman triste, ezer egiteko gogorik gabe. Batzuetan, nahiz eta dena ondo dagoela iruditu ustekabeak izaten dira. Ni horrela sentitu nintzen eta nire bizitza hankaz gora jarri zen egun batean. Nire bikotearekin nuen harremana bukatu zen eta oso gaizki pasa nuen. Gogoratzen dut, maiatzaren erdialdean, nire  lagun batzuen etxera joan  nintzen afaltzera. Beraiek ni alaitu nahian festa bat prestatu zidaten. Etxea lorez apaindu zuten eta berpiztu egin behar nuela esan zidaten, barre egin behar nuela eta bizitzak jarraitzen zuela. Halako batean musika jarri zuten eta dantzan hasi ziren. Boss handiaren kantu honekin hasi zen festa eta gau hura ez dut  sekula  ahaztuko, ezta kantu hau ere. Harrezkero, kantu hau nire lagun bihurtu da eta udaberriro lagunekin elkartzen naizenean beti jartzen dugu!

Whigfield – Saturday Night

“ Duela urte dezente oso agobiatuta nenbilen azterketak zirela eta. Unibertsitatean nenbilen eta baita  lanean ere. Nire lagunek deitu zidaten parranda egiteko baina nik ezin nuela esan nien. Etxean geratu nintzen eta ezin nintzen kontzentratu. Liburuak itxi, apaindu, autoa hartu eta lagunengana irten nintzen. A ze festa zegoena tabernan!, sartu bezain laster kantu honen erritmora dantzatzen ari ziren gehienak. Izan ere kantu honek, garai batean, ospe handia izan zuen eta asko ginen entzun orduko koreografia egiten hasten ginenak. Ez dut gogoratzen maiatza edo ekaina zen, baina udaberria zela ziur nago, handik bi astera San Juanak baitziren. Sekulako gaua pasatu nuen, kristoren parranda egin genuen eta gosaldu ondoren joan ginen etxera. Kantu hau asko gustatzen zitzaidan eta orain berriro entzuten hasi naiz bestelako bertsio batean. Beharbada orain ere, batzuk, taberna batean entzuten badugu aspaldiko koreografia egingo dugu!”

Eta zuk, badaukazu udaberria gogorarazten dizun kanturik?

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

2 erantzun Udaberria kantuan-ri

  1. egilea: Ziabloga

    Hona hemen beste kantu bat:

    http://www.youtube.com/watch?v=zKDkvpCuUr8

  2. egilea: Garbiñe Larrea

    Nire osabak Sakabi eta Egañazpiren hau kantatzen zigun udaberriro, ea gustatzen zaizuen!
    http://www.youtube.com/watch?v=zKDkvpCuUr8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude