Urdairako txangoaren kronika

20150421_125636Udaberria eta gozamena, izenburu hori ere izan zezakeen gaurko kronikak. Izan ere, udaberriko giro eta paisaia zoragarriez gozatzeko parada daukagu. Horregatik, Legazpi 6 euskaltegiko talde honek txangoa egitea pentsatu du. Eta txangoa egin soilik ez, hiru ikaslek euren kronikak ekarri dizkigute. Eskerrik asko Nati Villagrá, Juan Echeverria eta Mertxe Garcia!

                                                                                                2015eko Apirilaren 21, asteartea

Antiguan, goizeko hamar t’erdietan ikaskideok bildu ginen, Urdaira sagardotegira txango txiki bat egiteko. Ez ginen ados zein bide hartu. Lau lagunek bide errazagoa egitea erabaki genuen, eta  horrela gure helmugarantz abiatu ginen.
Unibertsitako eta hiriko azken eraikinak zeharkatu genituen, eta bat-batean, basoa agertu zen errepidearen bi aldeetan.
Musika ederra entzun ahal genuen, txoriak txio eginez. Zuhaitz artean txoko txiki-txiki eta ederra ere ikusi genuen: “Hegoaldeko igel-txikiaren putzua” izenekoa, orlegiz estalita. Igelen kro-kro kantua entzun genuen, pozez.
Aldapa txiki bat igo genuen, eta bista ederrak ikusi genituen. Ezkerrean Igeldo mendia, Donostiako badia, Larrun mendia eta Aiako Harria; eskubi aldean beste mendi asko, hurrunean.
Bidea jarraitu genuen, erabat lorez josia zegoen, “ote hori seilegia” zen ia guztia.
Beste aldapa txiki bat igo genuen, eta baserritar bat topatu genuen, gizon atsegina eta berritsua zen, denok euskaraz hitz egin genuen. Arratzain magalera iritsi ginen, gailur polita ikusten da bertatik. Bidegurutzean eskuinetara hartu genuen eta aldapan behera jarraitu genuen, sagasti artean, sagarrondoek lore gutxi zeukaten oraindik; leku polita! Baina ohartu ginen okerreko bidea zela. Berriz aldapan gora, eguzkiak gogoz jotzen zuen. Ezkerreko bidea hartu genuen; txakurtegirantz. Han lau txakur jolasten ari ziren, eta bere ondoan belarrezko landa txiki txuria… Bizi-lorez gainezka, estalia zegoen.
Han kartel bat zegoen:” Ez gaitzazue utzi”. Bidea segitu genuen, errepide parean doan arren, oso polita den bidean. Azken aldapa topatu genuen, goian Urdaira zegoen, arnasa hartu, eta ia-ia arnasik gabe iritsi nintzen. Azkeneko iritsi ginen, baina gure ikaskideak pozik ziren gu iristen ikusita. Sagardoa fresko zegoenn eta janaria oso ona. Bapo bapo jan genuen giro ederrean!

                                                                                                                                          Nati Villagrá

20150421_131814Aurtengo bigarren txangoa sagardotegira antolatu genuen. Urdairara joan ginen. Igeldo ondoan dago, eta primerako eguraldia egin zuen. Bi talde antolatu genituen: talde batekoak zutoz joan ziren, eta bestekoak, oinez. Oinezko taldea, Aranzazu hotelean elkartu zen 10:30etan, baina azkenean, bi talde osatu ziren: Bata Igeldotik joan zen, eta bestea Igaratik.
Lehen taldekook Erregeneatik hasi, eta Valentinera arte joan ginen. Ondoren, Valentinen ezker aldetik Igeldoko herrira heldu ginen. Gero, errepide ondotik, kontuz-kontuz, kanpinera heldu ginen . Han, Maiterekin hitzordua genuen.
Lasai-lasai joanda, ordu eta erdian, sagardotegian geunden. Hantxe, autoz joandako taldearekin egin genuen topo. Eta azkenean, ordu erdi ondoren, heldu ziren hirugarren taldekoak, oinez. Horiek, Arratzain gunean galdu egin ziren, bidea ez zutelako ondo ezagutzen.
Oso-oso polita da ibilbidea, eta Urdairako bistak eta lasaitasuna ere bai. Gutxi gora behera, hogeita bost lagun ginen. Bazkaltzeko, hasteko, txangurroa jan genuen, eta ondoren bakailua. Ondoren, saiheskia eta azkenik txuleta. Postrea, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Eta hori bai, sagardo asko edan genuen. Kantatu ere egin genuen, bai. 17.30etan, itzuli ginen etxera, txintxo-txintxo!

                                                                                                                                   Juan Echeverria

20150421_140022Apirilaren 21ean, asteartez, urteko bigarren txangoa izan genuen, Urdaira sagardotegira. Hiru taldetan joan ginen: talde bat Igeldotik, bestea Ibaetatik, eta alferrak edo izorratuta gaudenok, autoz.
Menditik joan ez ginenok Aginagan elkartu ginen 11:30etan, Etxebeste tabernan, eta, beti bezala, hamaiketakoa egin genuen: txistorra eta urdai-azpiko-tortila. Ordu eta erdi hizketan ixildu gabe! Hori bai, dena euskaraz.
Ordubiak aldera Urdairan elkartu ginan denok, eta aurrenekoa, sagardoa edatea. Menua honakoa izan zen: txangurro egosia, bakailu tortila eta bakailua saltsan erdi bana; kostila eta txuleta; postrea betikoa, nola ez, intxaurrak, gazta, irasagarra eta ahaztu gabe, Tolosako teilak eta zigarroak ere bai.
Oso ondo pasa genuen, egia esan, beti pasatzen dugu ondo, talde oso ona daukagu-eta. Eta gainera eguraldi zoragarria egin zuen. Konpleto!
Orain beste bat prestatzen ari gara: maiatzean Eibarrera joango gara Armagintza Museoa ikustera, eta Arraten bazkalduko dugu. Ea, orduan ere, eguraldi ona egiten duen.
Urdairan Usurbilgo lagunekin topatu nintzen. Haiek gimnasia taldekoekin zeuden.

Mertxe García

20150421_154339_3

 

 

 

 

 

Hona gure talde jatorra!

20150421_135924

 

 

 

 

 

Goxoa zegoen txangurroa!

IMG-20150421-WA0008

 

 

 

Bista zoragarriak!

Egilea: Ziabloga
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude